Patxi Ruizen egoerari buruzko partea (2020-05-14)


Beste lau pertsona gose greban Ondarroan Soumis à la jeu, 14/05/2020 - 20:14

Patxi Ruiz euskal preso politikoak familiari deitu dio gose eta egarri greban laugarren eguna betetzen dituen gaurko jardunaldian. Ez du oraindik medikuaren bisita jaso, eta ez du oraindik bere konfiantzazko medikuekin komunikatzeko baimenik jaso ere.

Horretaz aparte, kartzelaren jarrera salatu nahi dugu, izan ere zuzendaritzak Patxiri atzo esan zion ez zuela bere gose eta egarri grebaren konstantziarik, eta horren berri ematen zuen paper bat sinatzeko jarri zioten aurrean. Patxik uko egin zion, besteak beste, zaintza epaileari eman baitio bere egoeraren berri, eta abokatuak kartzelarekin kontaktuan jarri direlako lehenengo egunetik.

Patxiren osasun egoerari dagokionez, bi egun daramatza txizarik egin gabe. Horrek esan nahi du bere gorputza urik gabe dagoela eta giltzurrunak kalteak sufritzen has daitezkeela.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano kartzelak ematen duen janariaren bandejari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba), Mikel San Sebastian kartzelak ematen duen janariaren bandejari uko eginez (Murtzia II).

Kalean:

Maiatzaren 12tik: lau pertsona ezkerraldean gose greban (haietako bat 24 orduko intermitentziaz).

Maiatzaren 14tik: lau pertsona gose greban Ondarroan.

Euskal Herria, 2020ko maiatzaren 14a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.