Patxi kartzelan dago berriro


Egarri greba utzi baina gose greba mantentzen du Soumis à la ven, 22/05/2020 - 20:26

Gaurkoan Patxik bere hamaikagarren eguna betetzen du gose eta egarri greban. Ez da asko Patxiren inguruan gaur daukagun informazioa, baina daukaguna honakoa da:

Atzo arratsaldean Murcia II-ko Kartzelak Patxiri eskaini zion ospitalera eramatea, baina Patxik uko egin zion aukera honi. Beranduago, 23:00ak inguru, Mulako Epaitegiak igorritako auto baten ondorioz, Patxi Virgen de la Arrixacako ospitalera eraman zuten Kartzelaren eskariari jarraiki, bere bizitza arriskuan zegoelakoan.

Ospitalean 2 litro serum sartu dizkiote, eta amaren bisita jaso ahal izan du. Patxik alta boluntarioa eskatu du eta Murcia II-ko kartzelan dago berriz. Kasu honetan erizaindegian dago, kartzela kanpotik itzultzean Covid-19aren prebentziorako berrogeialdia aplikatu diotelako.

Amari esan dio, hemendik aurrera egarri greba utzi baina gose grebarekin jarraituko duela. Kartzelan seruma jasotzeari uko egin dio.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak gogorarazi nahi du egoerak kritikoa izaten jarraitzen duela eta Patxiren ondoan jarraitzea ezinbestekoa dela. Patxik egindako aldarrikapenekin bat egiten dugu eta hauek aintzat hartuak izan daitezela exijitzen dugu.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek. Gaur Itziarren txanda izan da.

Maiatzaren 19tik: Almeriako kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 23tik aurrera: Mikel San Sebastianek bost eguneko gose greba hasiko du bihar Murcia II-ko kartzelan.

Kalean:

Maiatzaren 12tik: hiru pertsona ezkerraldean gose greban (hamargarren eguna bete dute gaur).

Maiatzaren 15etik: Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan.

Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.

Maiatzaren 19tik: Venezuelan dagoen Asier Guridi errefuxiatu politikoak Aragua, Miranda eta Distrito Capital estatuak zeharkatuko ditu oinez Caracasen dagoen Espainiako enbaxadaraino, Patxiren egoera salatzeko. Caracasera iritsi da eta Espainiako Enbaxadan idazki bat eman du Patxiren alde.

Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote. Hirugarren pertsona bat maiatzaren 21etik.

Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote. Bost lagun daude orain.

Maiatzaren 20an, Gasteiz

Elkartasun baraualdiaren eguneraketa:

  • Gasteizen, 48 ordu bete dituzten bi kidek baraualdiarekin jarraitu dute, batek mugagabea eta besteak 24 orduz.

  • 4 kidek 48 orduko baraualdia hasi dute eta hiruk 24 ordukoa.

  • Izarran, hiru gaztek hasiko dute 48 orduko baraualdia.

Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanbladak txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.

Maiatzaren 21etik: Etxarriar batek gose grebari ekin dio Mexikon.

Maiatzaren 21etik: Igandera arte zazpi pertsonak gose grebari ekin zioten Elizondon. Manifestazio eta kontzentrazio bana debekatu diete.

Maiatzaren 22an: Laudioko Gazte Asanbladako kide batek 24 orduko barauan.

Maiatzaren 22an: Erlaitzeko zazpi kidek 48 orduko baraualdiari ekin diote Irunen.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:30ean Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Hernani: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Durango: 20:00 Santanan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Bihar, maiatzak 23

  • Bilbo: 20:30ean Etxebarrieta Anaien Plazatik. Manifestazioa.

  • Baiona: 17:00etan Herriko Etxetik. Manifestazioa.

  • Dublin: Kontzentrazioa.

  • Gasteiz: 20:30ean Andra Mari Zuriaren Plaza. Manifestazioa.

  • Durango: 18:00etan Santanan. Manifestazioa.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Manifestazioa.

Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 22a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.