Murcia II-ko kartzelara martxa, uztailaren 11n

Soumis à la mer, 01/07/2020 - 15:25

Maiatza eta ekaineko hilabeteetan agerian gelditu da herri presiorik gabe kartzelaren opakotasuna eta kartzelarien zigorgabetasuna are gehiago hazten direla. Harresien beste aldera gertatzen dena kartzela barruan gelditzen da kanpoan gaudenok horren salaketa egiten ez badugu.

Kartzelak, inor “birgizartzeratzeko” erremintak izatetik urrun, pertsonen borondatea eta izaera apurtzeko tresna dira, langileria zanpatuta eta herriak zapalduta mantentzeko burgesiaren kontzentrazio-esparruak. Eta preso politikoen kasuan, kartzelak neurri bereziak hartzen ditu militante hauek asimilatzen saiatzeko.

Kartzeletan sarritan praktikatzen da tortura zuzena presoei zuzendutako irainen, mehatxuen eta jipoien bidez. Tortura kronikoa, ordea, etengabea da, horretarako izaera hiltzailea duten neurri eta lege multzoa sortu dituztelarik. Patxi Ruizen borrokak kartzelaren gordintasuna azaleratu zuen, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak borroka horren lekukoa hartzeko konpromisoa hartu zuen, ezein presok berriz bere bizitza jokoan jartzeko beharra ez izateko helburuarekin.

Baina kartzelaz hitz egiten dugunean, sarritan ardurak estalita gelditzen dira, hauen existentzia eta erabilpenetik eta haien biolentziatik inork probetxu ekonomiko eta politikorik aterako ez balu bezala. Euskal Herriaren kasuan, Espainiako eta Frantziako Estatuak dira euskal langileria oro har, eta bereziki Patxi Ruiz bezalako militante politikoak bahituta eta etengabeko presio psikologiko eta fisikopean mantentzearen arduradunak. Horretarako torturak eta gehiegikeriak babesten eta justifikatzen dituzten kazetariak, espetxe-politika kudeatzen duten politikariak, torturatzaileen zigorgabetasuna ziurtatzen duten epaileak, Murcia II kartzelakoa bezalako medikuak eta Jesus Hernandez Zuzendaria bezalako psikopatak behar ditu sistemak.

Hain zuzen ere arduradun politikoak seinalatzeko Murcia II kartzelara martxa antolatu dugu. Uztailaren 11an amnistiaren aldarria eramango dugu haraino. Borrokak ez du etenik, amnistia osoa!

Euskal Herria, 2020ko uztailaren 1ean.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Image