Jon Kepa Preciado txapatu da eta Mikel San Sebastianek bandejari uko egiten dio Patxi Ruizekin elkartasunean

Soumis à la jeu, 14/05/2020 - 14:27

Patxi Ruizekin elkartasunean, ziegan itxialdia hasi du gaur Jon Kepa Preciadok eta Mikel San Sebastian bandejari uko egiten hasi zaio, Kordobako eta Murtzia II-ko kartzeletan hurrenez hurren. Jon Kepa Preciadok 16 urte daramatza kartzelan eta Mikel San Sebastianek 12.

Gaurkoa laugarren eguna du Patxi Ruizek gose eta egarri greban, eta berarekiko elkartasuna biderkatzen ari da kartzeletan eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik:

Ibai Aginagak hirugarren eguna txapatuta du gaurkoa Patxi Ruizekin elkartasunean Sevilla II-ko kartzelan. Ez da ziegatik irtengo Patxiren egoera konpontzen ez den bitartean.

Puerto III-ko kartzelak banatzen duen janariaren bandejari uko egiten ari zaizkio maiatzaren 12tik Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano.

Kalean, bitartean, lau pertsonak gose grebari ekin zioten astearte arratsaldean (haietako batek greba intermitentea egingo du, 24 orduero). Aurrekoek bezala, jarrera hau mantenduko dute Patxiren egoera konpontzen den arte.

Euskal Herria, 2020ko maiatzaren 14a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Image
Jon Kepa Preciado
Image
Mikel San Sebastian