Etxarriko Udalak Gudarien Txokotik lapurtutako oroigarriaren zatiak zabortegian agertu dira

Soumis à la sam, 14/03/2020 - 20:49

EH Bilduk zuzentzen duen Etxarriko Udalak Gudarien Txokoa suntsitu zuen urtarrilean, Espainiako Audientzia Nazionalaren aginduei men eginez (orduko agiria irakurtzeko sakatu hemen). Oraingoan jakin izan dugu urrats bat gehiago eman zuela bere morrontza dinamikan eta Txokotik lapurtutako oroitarria ere puskatu egin duela. Monolitoaren aztarnak Sakanako Mankomunitateko zabortegian agertu dira.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak berriz ere salatu nahi du herri mugimenduaren eta gudarien memoriaren aurkako eraso hau, eta erantzuleak seinalatu. Audientzia Nazionala eta Guardia Zibila erantzuleak dira, noski, baina baita EH Bildu eta Sortu ere. Azkenengo hauek urteak daramatzate zapaltzen gaituztenen oniritzia jaso nahian, eta horretarako zapaltzaile bihurtzeko prest daudela erakusten ari dira, gero eta gehiago gainera.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak gudarien memoria eta duintasuna defendatzen jarraituko du, baita desobedientzia ere, okupatzaile eta kazike guztien gainetik.

Euskal Herria, 2020ko martxoaren 14a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Monolitoaren aztarnak

Monolitoaren aztarnak

Monolitoaren aztarnak

Monolitoaren aztarnak

Monolitoaren aztarnak

Monolitoaren aztarnak