Faxismoa eta errepresioaren aurka, autodeterminazio eskubidearen alde!


Ibai Aginaga eta Jon Kepa Preciado - Euskal preso politikoak Or, 2017/10/06 - 01:40 argitaratua

Espainiar Estatua faxista da, monopolioaren mesedetara dagoen egitura da eta klase zapalduak jazartzen ditu. Era berean, Estatuaren mugen barneko herrien autodeterminazio eskubideak ukatzen ditu eta eskubide horren aurka errepresio indarra gogor zuzentzen du. Euskal Herriko iraultzaileok ederki ezagutzen dugu noraino iritsi daitekeen estatu faxista hura.

Bizi eta lan baldintza minimoak ukatzen zaizkigu, bortizki jazartzen gaituzte eta nazio izaera ukatzen digute. Faxismoaren aurka batasunera deitzen dugu eta duintasunez bizitzeko gutxieneko baldintza demokratikoen alde agertzen gara.

Amnistia osoa, sozialismoa eta autodeterminaziorik gabe, klase zapalduek ez dute zapalkuntzaren zama arinduko. Euskal Herrian bezala, espainiar estatu faxistaren barne mugetan dauden klase zapalduek errepresioa ezagutzen dute. Gainerako nazioak ere bai ukatuak dira eta burgesia monopolistaren zapalkuntza areagotu egingo da. Gure elkartasuna adierazi behar diegu zapalduei. Estatu faxistari aurre egiteko antolakuntza eta borroka iraultzailera deitzen dugu, zapalkuntzatik askatzeko dugun modu eta bide bakarra baita.

Katalan nazioak autodeterminazio eskubidea du eta Frantziako eta Espainiako Estatu faxistek ukatu egiten diote. Nazioaren zati bat Urriaren 1ean bozkatzeko nahian dabil eta errepresioa areagotu dute beraren aurka. Guk nazio guztien autodeterminazio eskubidea defendatzen dugu eta errepresio faxistaren aurka agertzen gara.

Errepresioaren eta zapalkuntzaren iturburua estatu faxista delako, honen aurka agertzen garelako eta autodeterminazio eskubidea babesten dugulako, herri mobilizaziora deitzen dugu. Guk ere espetxean borroka eginez herri antolatu eta borrokalariarekin batera erantzungo dugu.

FAXISMOA ETA INPERIALISMOAREN AURKA, AMNISTIA OSOA, SOZIALISMOA ETA AUTODETERMINAZIOA!!!

Ibai Aginaga eta Jon Kepa Preciado, euskal preso politikoak.