Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Valentina Gaizkarekin batera, azaroaren 16an, Ertzaintza polizia autonomiko espainolak atxilotu zuen. Geroztik hainbat kartzeletatik pasa da, Zabaiatik eta Soto del Realetik. Momentu honetan Alcala-Mecon dute gatibu.

Hementxe, Valentina Morisolliren mezua herriari, Madrid I (Alcala-Meco) kartzelatik, 2020/12/10.

 

Valentina eta Gaizka pasadan hilaren 16an atxiloturik izan ziren. Valentina Zaballan eta Gaizka Basaurin kartzeleratu zituzten.

Konfinamenduan ez zuten euren senitartekoen ezta abokatuen bisitarik izan.

Konfinamendua amaitzean eta senitartekoak bisita zutelarik, Espainiako Soto del Real eraman zituzten biak.

Asteburu honetan Suizatik etorritako ahizparen bisita Soton izateko dena prest zegoela, Alcala Mecora trasladatu dute Valentina

Hara non, Valentina eta Gaizkak ere, azaroaren 16tik bere hurkoen bisitarik gabe daudela.

Gaur goizean euskal preso politikoa den Gaizka Astorkizaga Españara eraman dute eta Basauriko kartzelariek Soto Del Realera zeramatela esan diete Gaizkaren senitartekoei.

Aldi berean, Valentina Morisolliren senitartekoei gauza berdintsua esan diete. Hau da, Valentina bai zegoela Zaballan, baina gaur ere kondukzioan joateko.

Valentina eta Gaizka iragan 18an izan ziren atxilotuak. Egun hauetan konfinatuak izan dituzte COVID-19 protokoloagatik eta ez dute ez senitartekorik ezta euren abokatuak ere ikusi.

Bai senitartekoei bai eta konfiantzazko abokatuei ez zaie baimenik eman Gaizka eta Valentina ikusi ahal izateko.

Argudioa hainbestetan erabiltzen ari direna da: berrogeialdian sartzen da edozein preso sozial zein politiko datorrena datorrela. Hots, berdin kaletik edo beste espetxe batetik ingresatzen badute, bi kasutan berrogeialdia bete behar dute.

Antza denez, berrogeialdiaren luzapena 10 egun bat izaten ari da frogen erritmoa dela eta. Bien bitartean ez dago bisitaldirik ez senitartekoena ezta euren abokatuena ere ez.

Txapela horrekin, prentsa-ohar bat idatzi du Sortu partiduak. Egia esan, euskal ikuspegi iraultzailetik kanpo noski, guztion aurrean ondo erortzeko lelo izarra da.

Duela dozena bat urte daramate ezkutatzen, ahal duten moduan, Espainiaren eta Frantziaren aldetik Euskal Herriaren okupazioa, Euskal langileriaren esplotazioa eta baita kapitalari ordaindu beharreko kuota.

Etengabe hitz egiten digute bakeaz eta bizikidetzaz (Paz y convivencia), eta horrek Estatu kapitalistek Euskal Herriaren aurka duten errepresioa justifikatzeko baino ez duela balio esan behar dugu.