Joseba Arregi 1981eko otsailaren 13an hil zen Carabancheleko (Madril, Espainia) espetxe ospitalean, Espainiako poliziak eragindako torturen ondorioz. Bere erailketak, ordutik, torturaren aurkako eguna bezala adierazten du.
Otsailak 13 larunbata, 12:00etan kontzentrazioa Baiona-ko herriko etxe aitzinean
𝗧𝗢𝗥𝗧𝗨𝗥𝗔𝗥𝗜𝗞 𝗘𝗭!
Torturaren aurkako eguna
Otsailak 13 larunbata, 17:30etan kontzentrazioa Donostia-ko Bulebarrean
𝗧𝗢𝗥𝗧𝗨𝗥𝗔𝗥𝗜𝗞 𝗘𝗭!
Torturaren aurkako eguna
Otsailak 13 larunbata, 18:30etan kontzentrazioa Iruñea-ko gobernu ordezkaritzaren aurrean
𝗧𝗢𝗥𝗧𝗨𝗥𝗔𝗥𝗜𝗞 𝗘𝗭!
Torturaren aurkako eguna
Otsailak 13 larunbata, 18:30etan kontzentrazioa Bilbo-ko gobernu zibilaren aurrean
𝗧𝗢𝗥𝗧𝗨𝗥𝗔𝗥𝗜𝗞 𝗘𝗭!
Torturaren aurkako eguna
Otsailaren 13 honetan 39 urte betetzen dira Joxe Arregi Carabanchelgo kartzelan hil zenetik Espainiako Poliziak, atxiloketa epeak iraun zuen denboran zehar, egindako torturek eragindako zaurien ondorioz. Ordutik eta urtero, otsailaren 13an Torturaren Aurkako Eguna izan da Euskal Herrian.
Espainiako Estatuak Euskal Herriko militantzia konprometituenari aurre egiteko erabili duen bitarteko nagusietakoa izan da tortura. Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak erabili dute tortura modu etengabean, baina baita zipaio gisa ezagunagoa den Ertzaintza horrek ere.
Torturaren bitartez lortu nahi izan dituzten helburuak hainbat dira: lehenengoa atxilotua zigortzea, bigarrena atxilotuari informazioa eta autoinkulpazioak zein beste batzuen aurkako deklarazioak lapurtzea, eta hirugarrena euskal herritarren artean beldurra hedatzea.