Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Frantziako estatuak, zein espainolak, bere burua tinko jarraitzen duten preso politikoen kontra jotzen jarraitzen du.

Kasu, Saioak astelehenean ama izan osteko ohikoa den ginekologiko azteketarako zuen hitzordua. Lehengoz alaba gabe joatekoa zen, ezezkoa eman eta orduan gerria hankekin lotzen zuen katearekin joan behar zuela adierazi ondoren, honek uko egin zen baldintza iraingarriak zirela medio.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua - 2020-12-02

Amnistiaren Aurkako eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak esana dauka biolentzia legal bakarra kapitalaren estatuarena dela.

Estatu horren erraietan sartzen bagara, biolentzia estruktural horren adibideak kontaezinak dira.

Oraingo honetan, Saioa Sanchez euskal preso politikoaren kasua dugu non erditu eta gero aita, umea eta Saioak berak elkartzerik ez dute izan.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak euskal preso politikoari eta bere senideei elkartasuna adierazi nahi die.

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu Saioa Sanchez Berangoko preso politikoa Renneseko (801 km) kartzelatik Nantesekora (703 km) lekualdatu dutela. 

Aldaketa honen arrazoia da Saioa haurdun dagoela eta Renneseko kartzelako amen dibisioa obretan dagoela. Hori dela-eta, Nantesekora aldatu dute obrak bukatu bitartean. Gero Rennesera eramango dute berriz.

Euskal Herria, 2020ko ekainaren 10a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua. 

Saioa Sanchez Berangoko preso politikoa Soto del Realeko kartzelatik (382 km) Rennesekora (801 km) lekualdatu zuten atzo. Apirilaren 18an Frantziako Estatuak Saioa Espainiaren esku utzi zuen aldi baterako, Audientzia Nazionalean Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxebarriarekin batera epaitua izan zedin. Orain, Estatu espainolak frantsesaren esku utzi du berriro Pariseko Auzitegian ezarri zioten 28 urteko espetxe zigorra betetzen jarrai dezan. Azken hiru hilabeteetan Brieva eta Soto del Realeko kartzeletan egon da.

Saioa Sanchez Berangoko preso politikoa Brievako kartzelatik (435 km) Soto del Realekora (382 km) lekualdatu dute berriz ere gaur. Hain zuzen ere orain dela 13 egun, ekainaren 14an, kontrako norabideko bidaia egin zuen Saioak, Soto del Realetik Brievara lekualdatu zutenean. Apirilaren 18an Frantziako Estatuak Saioa Espainiaren esku utzi zuen aldi baterako, Audientzia Nazionalean Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxebarriarekin batera epaitua izan zedin.