Azken asteetan hainbat errepresio ekintza egon dira, bai Hego zein Ipar Euskal Herrian ere. Esanguratsuenetako batzuk aipatuko ditugu.
Lehenengo kasuan arreta berezia jarriko dugu, Frantziako FIJAIT fitxategia edo "Arau-hauste terroristen egileen Fitxategi Judizial Nazional Automatizatua", ia ezezaguna delako.
Gaur Patxi Ruiz, Dani Pastor, Jon Kepa, Mikel Sansebastian eta Oskar Barrerasek, 24 orduko baraua burutuko dute, Iñaki Bilbao "Txikito"rekin elkartasuna adieraziz.
Independentzia eta sozialismoa!!!
Amnistia osoa
Patxi Ruizek, 24 orduko baraua burutu du gaur.
Igor González Sola preso politikoaren erailketa salatzeko, era berean bere elkartasuna adierazi nahi die Igorren senide eta lagunei.
Agur eta Ohore Igor!!!
Gose-greba bukatutzat ematea erabaki nuenean (egarri greba ere hasieran), erabaki horren berri eman nion nire familiari, eta publiko egin zezan eskatu nion. Gaineratu nion ere laster jakinaraziko nuela zergatik eten nuen hain borrokaldi gogorra.
Badakizue zeintzuk izan ziren presondegi honetan gertatu ziren gertaerak, zeintzuk, aldi berean, erantzun errepresiboa eragin zuten, eta, era berean, jada amaituta dagoen borroka hau hasteko erabakia eragin zuten.
Patxi Ruizek 31 egunez aurrera eramandako gose eta egarri grebek agerian utzi dute kartzelaren benetako izaera hiltzailea eta, hau gizartearen isla izanik, sistemaren benetako aurpegi torturatzailea ere. Presoaren pertsonalitatea apurtzea da kartzelaren helburua, jende obedientea eta irizpiderik gabekoa sortzea.
Originala:
Eskerrik asko Patxi! Eskerrik asko herri hau esnatzeagatik, bizirik gaudela erakusteagatik, belaunaldien arteko lotura eta haria mantentzen laguntzeagatik. Eskerrik asko Patxi! Eskerrik asko zapalkuntzarik gordinenaren aurrean zutik eta harro irautea posiblea dela hain ozen oihukatzeagatik, borroka egitea merezi duela erakusteagatik, errepresioaren benetako aurpegia mundu guztiaren begi bistan jartzeagatik, hainbeste maskara kentzeagatik.
Ohar honen bidez Patxiren egoeraren inguruko informazioa ematera gatoz, gose greba utzi eta bi egunera. Herenegun, gose greba utzi zuen egunean, esfortzu izugarria izan zen berarentzat erizaindegiko modulutik 10.era joatea. Eskailerak igotzea ere kostatu zitzaion pilatutako ahuleziagatik. Lehenengo egun horretan dieta likidoa jaso zuen, zukuen bidez, eta on egin zion.
Patxi Ruiz Txantreako preso politikoa maiatzaren 11tik aurrera eramaten ari zen gose greba utzi du gaur, 31. egunean. Patxik berak azaldu dio lagun bati goizean elikatzen hasi dela, eta berak azalduko duela gose grebari bukaera eman izanaren arrazoia. Lehenengo 12 egunetan, gose grebaz gain, egarri greba ere mantendu zuen bere gorputza ia kolapsora eraman arte. Maiatzaren 21ean ospitaleratu egin zuten eta hurrengo egunean edaten hasi zen. 10.
Gaurkoan Patxik bere 30. eguna betetzen du gose greban Murtzia II-ko kartzelan. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Gaur alta medikua eman diote erizaindegian, eta litekeena da bihar modulu arrunt batera eramatea.
Bitartean, PNVk Sorturi galdetu dio gaur ea Tomas Caballeroren familiaren sufrimendua ere azetonaz kentzen den. Eta aldi berean galdegin dio “ATArekin duen barne arazoa konpontzeko”.
Hurrengo mobilizazioak:
Egunero
-
Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.
-
Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa eta giza-katea.
-
Mutriku: astean zehar 20:00etan, asteburuetan 13:00etan, Errotondan. Kontzentrazioa.