Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua (AAEAM aurrerantzean) zenbait argibide orokor publiko egitear dagoen unean, Txikitoren gose eta komunikazio greba iragartzen duen Herritar Batasunaren audioa entzun dugu.
Audioan azaltzen da iragan 6tik goitik Txikitok gose eta komunikazio greban dagoela irailean burutu zuen gose eta komunikazio grebaren helburu berdinekin. Hau da, Euskal Herria Independente, Sozialista, batua eta euskaldun baten alde.
Euskal Herria nazio bakarra eta zatitua da, penintsulan lurralde zati bat eta kontinentean beste batean erdibiturik. Beraz, Espainiako eta Frantziako estatuek okupatzen dute Euskal Herria eta baita sistema bietako bertako burgesiek esplotatu ere. Zentzu horretan, gure jarrera Euskal Herri bateratu, euskaldun, independente eta sozialista baten alde dago.