Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Urriaren amaieratik, NATOk mila soldadu bidali ditu Gasteizeko Arakako base militarrera, maniobretan aritzeko.

Euskal Herri Langileak orain dela 35 urte NATOri ezetz esan zion, eta konpromezu hori berretsi behar dugu. Ez ditugu onartuko inperialismoaren mertzenarioak Euskal Herrian, langileriaren eskubide sozial zein nazionalak zapaltzeko helburua besterik ez dutenak. Garrasia argia eta ozena izan behar da: alde hemendik!