Azken egunotan Ibon Iparragirreren osasunaren inguruko albistea jaso dugu. Bere gorputzak ez dauka defentsarik eta edozein momentutan hil daiteke. Garaian, bere gaixotasuna dela eta, zigorra etxean betetzea onartu zioten, baina beranduago baimen hori bertan behera utzi eta berriro kartzelaratu zuten.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak datorren igandean, hilak 22, Ondarroan Ibon Iparragirreren askatasunaren alde burutuko den manifestazioarekin bat egiten duela jakinarazi nahi du.
Euskal preso politikoak gure herriak Espainiako eta Frantziako Estatuekin mantentzen duen gatazkaren ondoriozko errepresioaren emaitza mingarrienetakoa dira, iheslari, deportatu eta borroka egiten bizitza galdu duten edo lapurtu dieten militanteekin batera.
Urriaren 12an Hispanitatearen Eguna ospatzen dute batzuek, eta berarekin batera, Espainiar Koroaren izenean Ameriketan 1492an hasitako sarraskia. 1987ko urrian lege bidez ezarri zuten Espainiako “jaiegun nazionala” izango zela eta, lege horren artikulu bakarrean, zera zioten: