Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

1977aren otsailaren 26tik martxoaren 6ra arte luzatu zen lehenengo amnistiaren aldeko astea, "Amnistia ez da negoziatzen, herria ari da lortzen!" lelopean. Batzuentzako aski izan zen martxoak 14an baimendutako kaleratzeak, oraindik 39 euskal preso politiko espetxeratuak jarraitu behar bazuten ere.

Beste behin ere Estatu Espainiarraren helburua Euskal Herri Langilea jipoitzea da. Oraingo honetan Basauriko bi preso politiko ohi, TXERRA MARTINEZ eta OSKAR ABAD “MORO” espetxeratu nahi dituzte 30 urte eskaera fiskala dela medio.

Honen aurrean, ezin gara salaketa politiko hutsarekin gelditu. Errepresio basati honi erantzun behar diogu.

Horregatik Benta plazan, hilak 8, 19:30ean burutuko den elkarretaratzean parte hartzea eskatzen dugu.