Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Patxi Ruiz Kapota euskal preso politikoak zabaldutako salaketa oharrari bide nahi dio eman Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak oraingo honetan. Bertan bizi ari den egoera azaldu eta salatzeaz gain, Patxik Leongoko Mansilla de las Mulaseko presondegiko zuzendaria salatzen du. Hona hemen bere salaketa:

Idatzi honekin Leongo Mansilla de las Mulaseko zuzendaria salatu nahi dut, espetxera iritsi berri naiz eta ingresoseko moduloan beste 25 preso gehiagorekin naukate.

Julen Ibarrola Amurrioko gaztea espetxeratua izan da gaur Espainiako Audientzia Nazionalak ezarritako urtebeteko espetxe zigorra bete dezan, errortulki batekin pintada bat egitea egotzita. Garrantzitsuena, ordea, ez da pintada bat egiteko ze bitarteko erabili duen. Berdin dio errotulki batekin edo spray batekin pintatu duen; berdin dio mezu bat ahoz edota interneten zabaldu duen. Benetako arazoa Espainiako Estatuak disidentzia politikoa adierazpen askatasunik gabe uzteko ezarria duen kanpaina bortitza da.