Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Iraila pasatu da, borrokan eroritako gudariak bereziki gogoratu eta omendu ditugun garaia. Gatazkak urte askotan eragindako biolentziaren isla. Baina urtean zehar, ia egunero ez bada, Euskal Herriko etxe batean heriotza bortitz baten urtemuga “ospatzen” da.

Guardia Zibilak Jon Kepa Preciado Santurtziko preso politikoa lekualdatu du Kordobako espetxetik Valdemorokora. Aldaketa honen arrazoia da Espainiako Audientzia Nazionalean ekainaren 1ean egongo den epaiketa batean lekuko gisa deitua izan dela.

Jon Kepak 14 urte daramatza kartzelan eta La Santé, Soto del Real, Estremera, Valdemoro, Algeciras eta Kordobako espetxeetatik pasatu da. Hona hemen Valdemoroko kartzelako helbidea:

 

Jon Kepa Preciado Izarra

C.P. Madrid III

Ctra. Pinto-San Martín de la Vega, km 4'5

28.340 Valdemoro (Madrid)

            Militante kontsekuentea izatea ez da erreza, are gutxiago giltzapean, sakabanatuta eta zure etsaiaren esku zaudenean. Munduko edozein tokitan, preso politikoak daudela entzutea irauten duen gatazka politiko bat dagoela ulertzea da, askatasun faltak, benetako demokrazia faltak eragindakoa, eta klase batek herriaren gehiengo handiaren aurka darabilen dominazio faxista eta patriarkal horren existentziagatik.