Iñigo Cabacas-en hilketaren epaiketaren ebazpena ezagutu eta pare bat egunetara EPA-ko mando batek agindutako “tirar a dar” hori oso adierazgarria da. Egunak daramatzate kale-oldarraldiak eginez eta edozein egunetan izaten ari diren jarrera ero eta basati horiek zaurituak baino latzagoak ekarri ahal dituzte.
Gazte eta ikasle mugimenduko hiru kidek gaur, agerraldi publiko baten bidez, salatutako jazarpen polizialaren aurrean Ikusi hemen, babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, bai hiru gazte hauei zein haien militantzia kideei ere.