Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Iñaki Bilbao Goikoetxea, euskal preso politikoak, mugagabeko gose greba bati hasiera eman dio gaurko 00.00etan. Gose grebaz gain, bere ziegatik ez dela ezertarako aterako iragarri du. Honek esan nahi du ez duela patioko ordurik izango eta ez duela inongo komunikaziorik mantenduko, ez bisitarik ezta telefonozko komunikaziorik ere ez.

Bere ekintza politikoaren aldarrikapena edota xedea Euskal Herria Independente, Sozialista, batua eta euskalduna izatea da. 

Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoak bataila irabazi dio Puerto III-ko kartzelari. Bisitetara joateko eskuburdinak jarrita atera beharko zuela jakinarazi zion orain egun gutxi kartzelako Segurtasun Zuzendariordeak Txikitori. Txikitok iragarri zuen ez zuela horrelako neurririk onartuko eta handik aurrera bisitei uko egingo ziela.