Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Gaur goizean jakin ahal izan dugunez, Txikito, Puerto-III-ko beste euskal preso politikoekin elkartu dute.

Gure iturrien arabera oso argal eta oso ahul ikusi dute baina baita buruz guztiz argi ere. Horixe da jakin arazi digutena eta horixe da baieztatu ahal dugun bakarra.

Zentzu honetan, euskal preso politikoentzako txantairik gabeko onurak ongi etorriak izan daitezela esana du eta baita amnistia osoa izango dela soluziobide bakarra.

Amnistia Osoa, Indpendentzia eta Sozialismoaren alde!

Txapela horrekin, prentsa-ohar bat idatzi du Sortu partiduak. Egia esan, euskal ikuspegi iraultzailetik kanpo noski, guztion aurrean ondo erortzeko lelo izarra da.

Duela dozena bat urte daramate ezkutatzen, ahal duten moduan, Espainiaren eta Frantziaren aldetik Euskal Herriaren okupazioa, Euskal langileriaren esplotazioa eta baita kapitalari ordaindu beharreko kuota.

Etengabe hitz egiten digute bakeaz eta bizikidetzaz (Paz y convivencia), eta horrek Estatu kapitalistek Euskal Herriaren aurka duten errepresioa justifikatzeko baino ez duela balio esan behar dugu.

Ohar honen bitartez AAEAM-ak, Berriozarren Txikitoren alde egunero egiten den elkarretaratzean atzo gertatutakoa salatu nahi du.

Okupaturik gaituen estatu espainolaren txakur mertzenarioek, kasu honetan guardia zibilek, hiru lagun ordu erdiz hormaren kontra izan zituzten, irainak eta mehatxuak etengabe jaurtiz, metrailetekin apuntatuz eta eskua piparen gainean jarriz jarrera guztiz harroputza erakutsiz.

Sekula desagertu ez den errepresioa, bortizki jotzen ari da Euskal Herria berriro ere. Atxiloketak, identifikazioak, isunak...

Atxilotuen berri, euren senitartekoen bidez jakin du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Hauek Usansolon (Galdakao) bizi den Valentina Morisolli eta Ibarrengelun bizi den Gaizka Astorkizaga (euskal preso politiko ohia) dira. Atxiloketa biak burutu dituenak Ertzaintza izan da. Atxilotzeaz gain, eurek bizi diren pisuak miatzen ari da Ertzaintza.

Atxiloketen agindua Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaitegi batek luzatu du eta diligentziak sekretupean daudela diote. Aldi berean, jakin ahal izan dugunez, ez daude inkomunikaturik.

Hasieratik, irailak 9 Txikitok bere ekimena martxan ipini zuenetik, kontatuko ez badugu ere, pasadan astelehenean 9, Puertoko ospitalean berringresatu dutela gogoratu behar dugu. Atzo bertan berriro ingresatu egin zuten Puerto-III erizaindegian.

Gartzelan sartu eta gauzarik lehenengo gauzetariko bat beste euskal preso politikoekin elkartzea eskeini zioten kartzeleroek. Hots, bere ekimen/borrokaren edukia ukatuz eta berau desaktibatzeko asmoarekin.

Egia esan, Sortuk (2020-11-10) ez digu ezer berririk esan. Ikuspegi publikotik, babarrunak 2009ko esku-kolpearen bezpera baino dezente lehenago jarri ziren beratzen estrategia aldaketa ospetsuarekin. Orain arte ere horrela adierazi dugu eta ez gara errepikatuko.

Euskal herritar askorentzat, kuartelik gabeko 60 urteko borroka izan dutenentzat (ez Ezker Abertzale antolatu osoarentzat), Sortuk, ENAM izan zenaren zati garrantzitsu bat, okupatzen ta esplotatzen gaituzten frantses eta espainiar sisteman sartzea lortu duela aipatu behar dugu.

Eguzki irratiak eginiko elkarrizketa (1:01:00 - 1:06:35): https://eguzki.eus/sindicato-hiru-situacion-de-inaki-bilbao-entrevista-al-delegado-del-frente-polisario-en-navarra-y-cronica-irati-irratia/

Lo mas importante el objetivo político de Txikito el que consideremos porque es imposible un debate y luego un inicio o como lo hacemos para un futuro libre y socialista para euskal herria, donde están los topes y que nos impide luchar contra eso, sin mas que nos interroguemos y que abramos un debate sobre ello.