Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari Eguzki irratiak Igor González Solaren erailketaren inguruko elkarrizketa.

Estatu espainolak beste gudari bat, beste euskal militante bat, Igor Gonzalez Sola betirako eraman duela, erail duela alegia esan genuen. Euskal militanteak kalean egon behar direla (eta are gehiago gaixoak) behin eta berriz aldarrikatu du gure mugimenduak.

Atzo arratsaldean zabaltzen hasi zen Estatu espainolak beste gudari bat, beste euskal militante bat, Igor Gonzalez Sola betirako eraman duela, erail duela alegia. Euskal Herria lutoz jantzi da berriro. Lutoz jantzi da bai, baina ez etxean eramateko lutoa, kalean eramatekoa baizik.