Carmen Villalba, Paraguain espetxeratua, Paraguaiko Herriaren Armadako (EPP) militante eta preso politikoa da. Urtarrilaren 2an hasitako gose grebarekin Carmenek bere alabaren desagertze behartua salatzen du eta Paraguaiko Armadako “Fuerza de Tarea Conjunta” delakoari egozten dio.
Ohar honen bitartez AAEAM-ak, Berriozarren Txikitoren alde egunero egiten den elkarretaratzean atzo gertatutakoa salatu nahi du.
Okupaturik gaituen estatu espainolaren txakur mertzenarioek, kasu honetan guardia zibilek, hiru lagun ordu erdiz hormaren kontra izan zituzten, irainak eta mehatxuak etengabe jaurtiz, metrailetekin apuntatuz eta eskua piparen gainean jarriz jarrera guztiz harroputza erakutsiz.
Sekula desagertu ez den errepresioa, bortizki jotzen ari da Euskal Herria berriro ere. Atxiloketak, identifikazioak, isunak...
Atxilotuen berri, euren senitartekoen bidez jakin du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Hauek Usansolon (Galdakao) bizi den Valentina Morisolli eta Ibarrengelun bizi den Gaizka Astorkizaga (euskal preso politiko ohia) dira. Atxiloketa biak burutu dituenak Ertzaintza izan da. Atxilotzeaz gain, eurek bizi diren pisuak miatzen ari da Ertzaintza.
Atxiloketen agindua Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaitegi batek luzatu du eta diligentziak sekretupean daudela diote. Aldi berean, jakin ahal izan dugunez, ez daude inkomunikaturik.
Idazki honen bitartez, hurrengo sabotaien autoria gureganatzen dugu:
Orain dela aste batzuetako ekintza batzuk, Azaroko 10ean beste bat, ta Azaroko 12ean eguneko beste bat.
- Muxikako edaletxean Piperpoto ta Europan bandereen kixkalketa
- Gernikako DFB, Astran aurreko erasoa
- Zugaztietako Euskotren
- Foruako Euskotren
TXIKITOREKIN BAT!
Hasieratik, irailak 9 Txikitok bere ekimena martxan ipini zuenetik, kontatuko ez badugu ere, pasadan astelehenean 9, Puertoko ospitalean berringresatu dutela gogoratu behar dugu. Atzo bertan berriro ingresatu egin zuten Puerto-III erizaindegian.
Gartzelan sartu eta gauzarik lehenengo gauzetariko bat beste euskal preso politikoekin elkartzea eskeini zioten kartzeleroek. Hots, bere ekimen/borrokaren edukia ukatuz eta berau desaktibatzeko asmoarekin.
Azaroak 11, Oreretan Iñaki Bilbao "Txikito"ren aldeko ekimena
Txikito gose eta egarri greba mugagabean
Eguzki irratiak eginiko elkarrizketa (1:01:00 - 1:06:35): https://eguzki.eus/sindicato-hiru-situacion-de-inaki-bilbao-entrevista-al-delegado-del-frente-polisario-en-navarra-y-cronica-irati-irratia/
Lo mas importante el objetivo político de Txikito el que consideremos porque es imposible un debate y luego un inicio o como lo hacemos para un futuro libre y socialista para euskal herria, donde están los topes y que nos impide luchar contra eso, sin mas que nos interroguemos y que abramos un debate sobre ello.
Azaroak 14, Donostiako Boulebarretik 19:00etan Iñaki Bilbao "Txikito"ren aldeko manifestazioa
Txikito gose eta egarri greba mugagabean
Hilaren 7ko bisitan, animo eta ideia argiekin, baina oso argal eta ahul ikusi bazuten, atzoko telefonozko deian ahultzea telefono linearen bitartez nabaritu ta sentitzen zela gogoratu behar dugu.
Gaur, azaroak 9 ospitaleratu dute. Ziur gaude, izan ere, Dani Pastor Euskal Preso Politikoak, Txikito gose ta komunikazio greban zegoenean haren berri ematen zigunak, horrela jakinarazi duelako.
Itziar Moreno eta Alaitz Aramendi azaroaren 10an, asteartean, janariari errefusa eta azaroaren 11an, asteazkena, baraua egingo dute Iñaki Bilbao "Txikito"ren elkartasunez.