Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Gaur irailak 2, Polizia espainolak Errotxapeako Gaztetxea hustu eta bere defentsan agertu diren gazteen aurrean oldartu da, hauek gogorki jipoituz eta 6 lagun atxilotuz.

Lehenik eta behin, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere askatasuna exijitzen du eta bere senide eta lagunei besarkadarik beroena bidali eta elkartasuna adierazi nahi die.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik, SASTRAKA gaztetxearen aurka eginiko erasoa salatu eta baita gaztetxeko kideei gure elkartasuna luzatu nahi diegu. Sutea nahita piztu dela esateko froga irmoak dituztela esan dute gaztetxeko kideek.

Halaber, gertatutakoan okupazioa kriminalizatzeko sortu duten kanpainak eragina eduki dezakeela gaineratu dute, gertatutakoaren bertsio garbi bat eman ahal izateko oraindik goiz bada ere. Edozein kasutan kokildu ez eta aurrera jarraitzeko asmoa adierazi dute SASTRAKA gaztetxeko kideek.