Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Etxeraten esanetan, “azken akordioek presorik gabeko gizartera hurbiltzen gaituzte”

Etxeraten adierazpen publiko horien ondorioz, Amnistiaren eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak gogoeta hauek plazaratu nahi ditu.

Etxerat osatzen duten senideen sufrimenduaz dakigu. Badakigu, halaber, Etxerat-en egituraren adierazpen publiko guztiak ez direla bere oinarrien baitan partekatzen.

Ildo horretan, Foro Sozialak bat egiten du Vacongadas eta penintsulako Nafarroako (batez ere) gehiengo politiko eta sindikalarekin, guztiak sisteman txertatuta baitaude. Bere eremuan, mugaren bi aldeetako euskal burges txiki, ertain eta handien diskurtsoak eta interesak osatzen ditu. Alderdi politikoak, sindikatuak eta sistemari atxikitako fauna mediatiko eta intelektualaren gainerako figurinak elikatzen ditu ere.