Duela bi egun, Itziarren, Lapurdiko Mugimendu Sozialistako kide bat atxilotu zuen ertzaintzak eta Martutenen kartzelaratu dute. Atxiloketa 2018ko auzi batekin loturik dago dirudienez. Auzi horretan sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten eta orain aktibatu dute epaia .
Atxiloketa hau ez da kasualitateko gertaera bat, oso bitxia baita duela lau urteko 6 hilabeteko kartzela zigor bat burura eramatea. Zentzu argiago dauka Euskal Herria bizi ari den olatu errepresiboaren baitan kokatzen badugu.
-
Eneko Zestoaren kontakizuna Twitterren
https://twitter.com/arranomendi/status/1524681282017447937
Zapalkuntza nazionalari eta klase-zapalkuntzari eusteko euskal herri langile osoarekiko borrokan, okupazio indarrek eta zipaioek militante iraultzaileen aurka erabilitako moduetako bat da (ez bakarra).
Txuleria sionista euskal eta espainiar sistemaren onespenarekin eta, batez ere, EAJk faxista/sionistei emandako laguntza eta estaldurarekin sentitu da Bilbon.
Laburbilduz, euskal eta espainiar burgesiak apustu garbia egiten du egungo egoeran. Alde batetik, Ukrainako alderdi faxistari babesa ematen dio, eta, besteak beste, Euskal Herrian bertan sionismoa babesten eta zuritzen du.
Herenegun greba eta mobilizazio eguna izan zen Hego Euskal Herrian Ikasle Abertzaleek deitutako hezkuntza erreformaren aurka. Bai grebaren bai mobilizazioaren ikuspegitik, balantze positiboa eta garrantzitsua da, zalantzarik gabe.
Ekimen horren aurrean, burgesiak gogor defendatzen ditu bere klaseko lubakiak. Alde batetik, egungo unibertsitatetik, sistema kapitalista erreproduzitzeko tresnetako bat bezala egiten du, eta bestetik, kasu honetan, Espainiako EAEko Polizia Autonomikoaren bitartez.
Euskal burgesiak, lotsagorritu gabe, adierazi zuen ez zuela aplikatuko Espainiako mozal legea, burgesiaren defentsarako legea alegia. Hala ere, 2015az geroztik, lege horretatik eratorritako milaka zehapen jaso ditugu Euskal Herrian Espainiako polizia autonomikoen eta udaltzainen aldetik.
Atzo eguerdian Gasteizko Zentro Sozialista hustu egin zuten ertzaintzak, udaltzaingoak, justizia sistemak eta Laboral Kutxak besteren artean. Zentro Sozialista babesa ematen ari zirenen kontra oldartu da Ertzaintza. Zenbait kargek zauritu ugari eragin ditu, haietako batzuk ospitalera eraman behar izan ziren, hainbat pertsona identifikatuak izan ziren eta baita atxilotu bat ere.
Inork ezin zuen jakin, zehatz-mehatz, Iñigo Cabacas hil behar zutenik, baina ezin zen besterik espero Espainiako polizia autonomikoak (Ertzaintza) erabiltzen dituen "segurtasun-dispositiboetatik", dela kirol-pozezko manifestazioetan, dela "botiloiak" deiturikoetan, greba-piketeetan, etab.
EAJ-ren polizia politikoa izan zenak (beti ere Estatu espainiarraren pean), gaur egun euskal arku politiko instituzional osoak sostengatzen eta txalotzen duenak, Israelgo segurtasun sionistarekin dituen harreman eta kontratu historikoekin jarraitzen du. Gaur egun, Esquadra Mosso-ek bezala, Guardian Defense & Homeland Security SA-ko sionisten aldetik jarraibide militarra jasotzen du (nolanahi ere, ez dira Euskal Herrian sionistekin negozioak egiten dituzten bakarrak, hor dugu CAF) Hordago-El Salto-k egindako ikerketa lan baten arabera.
No hay protesta contra el capital, empresarios o entramado del sistema capitalista que no se salde con represión. Lo mismo ocurre cuando se denuncia la ocupación por parte de España y Francia de Euskal Herria, tanto peninsular como continental.
Es decir, si el sistema considera que la exigencia del cumplimiento práctico de cualquier derecho fundamental tiene riesgo de socavar su actual estatus-quo, reprimirán en grado y tiempo oportunos.
Mobilizazio egutegi bat antolatu dute Petronorreko langileek eta Bizkaiko beste hainbat enpresen borrokekin bat egiten ari dira ekimen ezberdinetan. Ekainaren 15 goizean ertzaintzak Muskizko findegiaren aurrean piketea egiten ari ziren langilei erasotu die.
Beste behin ere, Estatu burges espainiarraren polizia autonomikoak diseinatutako bere rol politikoa bete egin du. Polizia militarizatua praktikan eta arlo juridikotik etor lekioken akusazioetatik babesturik ere.