Jarraian, Asier Guridi Zaloñak gaur twitter bidez argitara eman dituen testua eta argazkia eransten ditugu. Horrela, beste gose-greba bat hasi dela jakinarazten du eta bere nortasun juridikoaren eskubidea aldarrikatzen du, zeina horixe gabe, gainerako eskubideak ukatu egiten baitzaizkio.
Asierrek esan duenez, abenduaren 3an hasitako gose grebari amaiera eman ahal izateko, hauexek dira planteatu dituen aldarrikapenak:
“Nire semearen eta nire nortasuna, eskubideak eta bermeak eskatuz gaur ostirala, abenduak 3 gose greba hasten dut Caracasen Espainiako Kontsulatu Orokorraren azpian. NIRE SEMEAGATIK, NIREGATIK, GUREGATIK! LINBO EGOERATIK BORROKARA!!!”
Azken asteetan hainbat errepresio ekintza egon dira, bai Hego zein Ipar Euskal Herrian ere. Esanguratsuenetako batzuk aipatuko ditugu.
Lehenengo kasuan arreta berezia jarriko dugu, Frantziako FIJAIT fitxategia edo "Arau-hauste terroristen egileen Fitxategi Judizial Nazional Automatizatua", ia ezezaguna delako.
Beste behin ere, euskal errefuxiatu politikoen aurka egin du Espainiako Estatuak estradizio eta espetxeratze aginduekin.
Orain egun batzuk, pakea eta elkarbizitzaren inguruko hausnarketa egin genuen. Argi dago Espainiako sistema errepresioa ez dela eten eta ez dela etengo.