Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Garbiketa etnikoak eta bertako populazio palestinarra bere lurraldetik kanporatzeak, erantzuleak izan zituen eta ditu. Israelgo Estatuaren sorrera lotsagarri eta inperialistaren aurretik (1948), aurreko mendeko 30eko hamarkadatik sionistek palestinarren etnozidioa egitea pentsatua zuten.

Issam Hijjawi mediku palestinarra eta beste hainbat kide preso errepublikar gose greban daudela jakin du Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua. Euren atxiloketara eraman dituen Mi5-aren muntaia eta Issam kartzelan duten bizi balditzetan salatzen dugu irmoki. Aldi berean, gose greban dauden errepublikarrei, Issani eta kriminalizatu nahi duten Saoradh-i gure elkartasuna adierazten diegu.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik, SASTRAKA gaztetxearen aurka eginiko erasoa salatu eta baita gaztetxeko kideei gure elkartasuna luzatu nahi diegu. Sutea nahita piztu dela esateko froga irmoak dituztela esan dute gaztetxeko kideek.

Halaber, gertatutakoan okupazioa kriminalizatzeko sortu duten kanpainak eragina eduki dezakeela gaineratu dute, gertatutakoaren bertsio garbi bat eman ahal izateko oraindik goiz bada ere. Edozein kasutan kokildu ez eta aurrera jarraitzeko asmoa adierazi dute SASTRAKA gaztetxeko kideek.