Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Basauritik

Iñaki Bilbao "Txikito"  Euskal preso politikoak aurrera daraman Independentzia eta Sozialismoaren aldeko borrokari gure atxikimendua erakusteko, asteburuko baraua burutzen ari gara, Basaurin.

Izan ere, gure ustez, Txikitoren borrokak merezi du Independentzia eta Sozialismoaren alde gauden guztiok sostengua. Eta horregatik dei egiten dugu Euskal Herri langileari Txikitoren borrokaren aldeko ekimenak sortzera eta martxan daudenak babestera.

Beste behin ere Estatu Espainiarraren helburua Euskal Herri Langilea jipoitzea da. Oraingo honetan Basauriko bi preso politiko ohi, TXERRA MARTINEZ eta OSKAR ABAD “MORO” espetxeratu nahi dituzte 30 urte eskaera fiskala dela medio.

Honen aurrean, ezin gara salaketa politiko hutsarekin gelditu. Errepresio basati honi erantzun behar diogu.

Horregatik Benta plazan, hilak 8, 19:30ean burutuko den elkarretaratzean parte hartzea eskatzen dugu.