Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Gaur irailak 2, Polizia espainolak Errotxapeako Gaztetxea hustu eta bere defentsan agertu diren gazteen aurrean oldartu da, hauek gogorki jipoituz eta 6 lagun atxilotuz.

Lehenik eta behin, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere askatasuna exijitzen du eta bere senide eta lagunei besarkadarik beroena bidali eta elkartasuna adierazi nahi die.

Gaur ekainak 23, hiru orduz bere etxeak miatu ondoren, Polizia Autonomiko Espainolak bi gazte atxilotu ditu Lekeition, Auzitegi Nazionalaren aginduz. Patxi Ruizen gose eta egarri grebaren bitartean Ean kutxazain bat erretzea leporatu diete.

Errepresioa ez da eten Euskal Herrian, eta Estatu espainolak ez du bide hau utziko borrokatzen duen gazteria eta herria erabat zapaldu edo geldotu arte. Kontrakoa erakutsiko diegu.

Gutxienez, bi lagun atxilotuak izan ziren atzo, Donostiko alde zaharrean, zipaioen jarrera oldarkorra salatzeko egin zuten manifestazioa eta gero.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, elkartasuna helarazi nahi die atxilotu, senide zein lagun guztieri.

Pandemia aitzaki,  txeke zuria jaso du txakurradak burgesiaren eskutik. Zipaioak, munipak...  Herriaren etsaiak zarete!

GAIZKA Astorkizaga eta VALENTINA, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kideentzat, espetxeratzea eskatu du Salbuespeneko Tribunala Estatu Españolak.

Bi hauen defentsa, askatasuna eskatu du.

Gaur egun Valentina Zaballan eta Gaizka Basaurin.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua 2020-11-18

Atxilotuen berri, euren senitartekoen bidez jakin du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Hauek Usansolon (Galdakao) bizi den Valentina Morisolli eta Ibarrengelun bizi den Gaizka Astorkizaga (euskal preso politiko ohia) dira. Atxiloketa biak burutu dituenak Ertzaintza izan da. Atxilotzeaz gain, eurek bizi diren pisuak miatzen ari da Ertzaintza.

Atxiloketen agindua Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaitegi batek luzatu du eta diligentziak sekretupean daudela diote. Aldi berean, jakin ahal izan dugunez, ez daude inkomunikaturik.

Gaur jakin dugu Espainiako Guardia Zibilak beste 3 atxilotu dituela Kepa Arkauz (Arrasate) eta Ekhine Eizagirre (Zarautz) euskal preso ohiak eta Imanol Jaio Abadiñon jaio eta Lapurdin bizi dena.

Batzuek diote iraganeko oroitzapenak direla horiek, edo  "Estatu sakonaren" ondorio direla nahiz eta zein prozesutan eragin nahi duen ez dakigun. Suposatzen dugu Espainian eta Frantzian integratzeko prozesuan izango dela, beste prozesu bat ez baita existitzen.

AHT-ren aurkako ekintzaileen atxiloketen aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, honakoa adierazi nahi du:

Lehenik, atxilotuekin elkartasuna eta babesa. Bigarrenik, gure mesprezurik sakonena atxiloketak agindu eta atxiloketak burutu dituztenengan. Batzuk zein besteak, esku beretik jaten bait dute; kapitaletik, alegia.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Ruben Ollo 'Olazti'-ren atxiloketa salatu eta gazte nafarraren jarrera desobedientea txalotu nahi du. Urtarrilaren 19an jarri zion hitzordua Espainiako Audientzia Nazionalak, sare sozialetan 'terrorismoaren biktimak umiliatzea' leporatuta. Olaztik salbuespen epaitegi horren aurrean aurkezteari uko egin zion orduan eta, horren ondorioz, gaur atxilotu egin dute.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakin duenaren arabera, hainbat pertsona atxilotu ditu gaur Espainiako Poliziak Euskal Herrian, sare sozialetan 'terrorismoa goratzea' leporatuta.

Atxiloketa hauen aurrean, gure mugimenduak elkartasuna adierazi nahi die atxilotuei eta, era berean, okupazio indarrei Euskal Herritik alde egiteko deia egin nahi du. Dagoeneko bi dira 'Armiarma Operazioa' delakoaren baitan zabaldutako prozeduren ondorioz espetxeratutako euskal herritarrak eta hainbat gehiago auziperatuak, epaituak eta kondenatuak izan direnak.