45 urte pasa dira 1977ko amnistiaren aldeko (diktaduraren aldeko amnistiak finean), mobilizazio eta kale borroka dinamikak Euskal Herrian. Handik honako bilana sasi-gozoa da. Espainiako erreforma penintsulan finkatu zen. Hau da, hainbeste ahalegin eta buru-belarri egoteak ez digu askapen sozial eta nazionala ekarri garaian irudikatu genuen bezalaxe.
- Duela 44 urte, Estatu espainiarrean, instituzio, sindikatu eta alderdi nagusien gehiengoak (“demokratikoak” hortik aurrera) Amnistiaren Legea onartu zuen. Horrek diktadura frankistarako amnistia eta preso politiko gehienentzako indultua ahalbideratu zuen. Aldi berean kapital eta burgesiaren sistema “demokratiko” pean gelditu ziren aipaturiko instituzio, sindikatu eta alderdiak. Era honetan, haustura demokratikoari, iraultza sozialari eta okupatuak eta esplotatuak zeuden nazioen askapen integralari erabateko agurra eman zioten.
Maiatza eta ekaineko hilabeteetan agerian gelditu da herri presiorik gabe kartzelaren opakotasuna eta kartzelarien zigorgabetasuna are gehiago hazten direla. Harresien beste aldera gertatzen dena kartzela barruan gelditzen da kanpoan gaudenok horren salaketa egiten ez badugu.
Maiatza eta ekaineko hilabeteetan agerian gelditu da herri presiorik gabe kartzelaren opakotasuna eta kartzelarien zigorgabetasuna are gehiago hazten direla. Harresien beste aldera gertatzen dena kartzela barruan gelditzen da kanpoan gaudenok horren salaketa egiten ez badugu.
Gaur, ekainak 27, “Borrokak ez du etenik. Amnistia osoa!” lelopean manifestazioa burutu dugu Iruñeko kaleetatik. Espainiar Gobernuaren Delegazioak debekatu bazuen eta manifestazioa hasi behar zuen tokiko inguru osoa poliziaz bete badute ere, desobedientzia ekimen garrantzitsua egin dugu.
Ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Delegazioak debekatu egin duela larunbat honetarako, ekainak 27, “Borrokak ez du etenik. Amnistia osoa!” lelopean deituta zegoen manifestazioa. Debekuaren aitzakia, oraingoan, komunikazioa epez kanpo eginda dagoela eta urgentzia bidez deitzeko motibaziorik ez dagoela izan da.
Jesus Ricardo Urteaga “Txetxu”, Azkoitiako deportatu politikoa, Venezuelan hil da gaixotasun larri baten ostean, Etxeratek jakitera eman duenaren arabera. Frantzian preso sartu ostean, Venezuelara deportatu zuten orain dela 36 urte.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak doluminak helarazi nahi dizkio bere familiari, Jesus Ricardo Euskal Herrira itzuli ahal izan gabe hil izana salatzearekin batera.
Sevilla II-ko kartzelako isolamendu moduluan 2019ko udatik daramate medikurik gabe. Hori dela eta, zuzendariari honako gutun eredua bidaltzen gonbitzan zaituztegu. Jo ta ke amnistia lortu arte!
Klikatu hemen gutuna eskuratzeko
Director
C.P. Sevilla II
Paraja de las Mezquitillas, SE-451, km 5,5
41.530 Morón de la Frontera (Sevilla)
Fax: 955855138
Agiri honen bitartez Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak koronabirusak kartzeletan zein kalean eragindako egoera errepresiboen inguruko irakurketa plazaratzea dauka helburu. Bi zatitan banatuko dugu irakurketa hau, jakinda biak estu loturik daudela: kartzela eta kalea.
Kartzela.