Amnistia Ta Askatasuna


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Artikulu honen izen-buruari jarraituz, Euskal Herriko 60 eta 70 hamarkadetako lagunek egiten zuten irakurketa politikoarekin ados gaude, gure herria eta gure klase proletalgoa askatu ez baitugu. Hau da, zapalkuntza nazionala eta klase esplotazioa txanpon bereko aldeak direla aldarrikapenarekin ados gaude. Ezin dira biak bereizturik ulertu, gure aburuz.

Ez dugu sistema kapitalista eta neoliberalekin zer ikusi nahi.  Askapen prozesua integrala izan behar da ala ez dela izango esate horrekin ados gaude erabat.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Euskal Herriaren independentzia aldarrikatu nahi du gaurko Aberri Egunean, urte osoan zehar egiten duen bezala. Bi Estatuk zapaldutako herria da gurea. Espainiako eta Frantziako Estatuek inposatutako muga artifizialak badauka beste ondorio larri bat: euskara desagerraraztearekin batera, bi hizkuntza ezberdin ezartzen dizkigute alde bietako euskal herritarren arteko ezin ulertzea bultzatzeko, eta bi kultura arrotz ezberdinen inposizioaren bidez Euskal Herriaren asimilazioa bilatzen dute.