Valentina eta Gaizkak, azaroaren 16tik bere hurkoen bisitarik gabe daude


Asteburu honetan Suizatik etorritako ahizparen bisita Soton izateko dena prest zegoela, Alcala Mecora trasladatu dute Valentina Or, 2020/12/04 - 12:56 argitaratua

Valentina eta Gaizka pasadan hilaren 16an atxiloturik izan ziren. Valentina Zaballan eta Gaizka Basaurin kartzeleratu zituzten.

Konfinamenduan ez zuten euren senitartekoen ezta abokatuen bisitarik izan.

Konfinamendua amaitzean eta senitartekoak bisita zutelarik, Espainiako Soto del Real eraman zituzten biak.

Asteburu honetan Suizatik etorritako ahizparen bisita Soton izateko dena prest zegoela, Alcala Mecora trasladatu dute Valentina

Hara non, Valentina eta Gaizkak ere, azaroaren 16tik bere hurkoen bisitarik gabe daudela.

Hori da zenbait euskal preso politikoentzako gaur egun bizi dugun errealitatea.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2020-12-04