Txikitoren gose grebaren aurrean gure jarrera eta zenbait argipen orokor

Og, 2021/08/12 - 17:13 argitaratua

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua (AAEAM aurrerantzean) zenbait argibide orokor publiko egitear dagoen unean, Txikitoren gose eta komunikazio greba iragartzen duen Herritar Batasunaren audioa entzun dugu.

Audioan azaltzen da iragan 6tik goitik Txikitok gose eta komunikazio greban dagoela irailean burutu zuen gose eta komunikazio grebaren helburu berdinekin.  Hau da, Euskal Herria Independente, Sozialista, batua eta euskaldun baten alde.

AAEAM-k  bere elkartasuna adierazten du borroka latz honen aurrean eta baita bere adostasuna ekintza honen helburu estrategikoekin.

Arestian aipatu bezala AAEAMk, aurretik pentsatua eta egiteko zorian zeuzkan zenbait argipen orokor plazaratu nahi ditu.

  • AAEAM ez du inor ordezkatzen (euskal preso politikoa izan ala ez izan), bere burua izan ezik. AAEAM politikoki independentea da beste edozein egitura politikorekiko. 
  • AAEAM-k eskubide osoa dauka egokiak jotzen dituen balorazio politikoak egiteko, baita egokitzat jotzen duen gaiari buruzkoak ere. Ildo horretan, batzuetan nahiago izan du isilik egon, egoera batzuk ez larriagotzeko.
  • AAEAM-k bere oinarri ideologikoak ditu, eta horietan oinarrituta egiten ditu aurrera begirako bere dinamika eta jardun-ildo politikoa.
  • AAEAM-k uste du Amnistia Osoak bakarrik konponduko dituela okupazioak, esplotazio kapitalistak eta errepresioak Euskal Herri osoarentzat eta langile klasearentzat bereziki sortzen dituen arazo larriak. Beraz, AAEAM-k uste du Amnistia Osoa Euskal Estatu Sozialistaren barruan bakarrik lortu ahal izango dela.

Amnistia osoa

Independentzia eta Sozialismoaren alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua