Txikitoren albiste telegrafikoak


Txikito Gose ta komunikazio greba mugagabean Al, 2020/10/05 - 19:40 argitaratua

Hauexek dira Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimenduari euskal preso politikoa den Dani Pastorren bidez iritsi zaizkigun albiste apurrak.

Batetik kartzelariak, aurrez aurre, Txikito borroka uzteko saiatu direla. Saio horretan bertan zer protokolo jarraituko duten esatean, Txikitok  kontatzen die protokolo bera kartzelariei aditzera ematen adarra ez jotzeko eta berak ondo aski dakiela zer egingo zuten/zioten borroka aurrera eramanez gero.

Bestetik esan behar da gero eta ahulago nabaritzen zaiola, gaur 26 egun beteko baitu. Halere, Txikitok aurrera jarraitzeko erabateko asmoa  daukala adierazi du, berriz ere.

Bestaldetik, beste euskal preso politikoa eraman dute erizaintzara, Oskar Barreras. Batetik, Espetxearen aburuz, Txikito ezin dutela minutu bat ere bakarrik utzi eta bestetik Dani eta Oskar nolabaiteko txandak egingo dituztela Txikitorekin egoteko.

Hori da guztia. Txikito eta Txikitoren aldeko helburuei ekimenak ugaritzeko dei egiten du Mugimenduak.

Gora Txikito

Amnistia Osoa

Independentzia eta Sozialismoa

Azken orduan

Patxi Ruizen inguruan bi albiste iritsi zaigu.

Lehena: Patxik 10 egun pribazioaz bete behar ditu, bere egunean protestak egiten ibili zirenean, gose eta egarri greba egin aurretik, 3 santzio (parte) sartu zizkioten. Bat  kendu baina besteak ez eta orain 2 orduko patioa dauka eta gainontzekoa ziegan.

Bigarrena: asteazken honetan baraualdia egingo duela Txikitorekin elkartasunez.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua - 2020-10-05