Txikitok gose eta egarri greba mugagabeari hasiera emango dio datorren azaroak 2

La, 2020/10/31 - 15:38 argitaratua

Txikitok gose eta egarri greba mugagabeari hasiera emango dio datorren azaroak 2

Txikitok gose eta egarri greba mugagabeari azaroak 2 hasiera emango duela bere hurkoei telefonoz jakin erazi die gaur goizean. Horretaz gain, komunikazioa ahal duen heinean mantenduko duela gaineratu die.

Atzo bertan, Txikitoren esanetan, bere borroka/ekimena (50 egunetan mantendu dituena) eten egiten zuela jakin arazi zuen Euskal Herri Langileari. Hasiko dituen mugagabeko gose eta egarri grebak zalantza guztiak argitzen ditu.

Txikitoren telefonozko komunikazio labur horretan, berarekiko elkartasuna baino, Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko eman behar diren urratsak direla garrantzitsuenak azpimarratu nahi izan du.

Bere urkoek ahul sentitu dute baina baita buru argi eta determinazio osoz.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, beste behin ere, Txikitorekiko elkartasuna adierazteaz gain, bere helburu politikoekin bat egiten duela berrezten du.

Gora Txikito

Amnistia Osoa

Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2020-10-31