Txikito Puerto Real ospitalean, Entzutegi Nazionalak agindua


Entzutegi Nazionala: Txikito ospitalean ingresatzeko agindua eta bestea bizirik mantentzeko egin behar den guztia egin zedin Ar, 2020/09/29 - 13:30 argitaratua

Txikito Puerto Real ospitalean mantentzen dute atzodanik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakin ahal izan duenez. Informazioaren iturria euskal preso politikoa den Dani Pastor da eta Danik baieztatu du baita Txikitok hazitako borrokarekin aurrera determinazio tinkoa mantentzen duela.

Atzo, hilak 28, 15.00etatik 19.00arte Txikitorekin egon ahal izan zen Dani. 19.00etan anbulantzian eraman zuten Txikito, Entzutegi Nazionaletik auto bat bi ebazpenekin iritsi baitzen: Bata Txikito ospitalean ingresatzeko aginduarekin eta bestea bizirik mantentzeko egin behar den guztia egin zedin. 

Halaber, jakin erazi behar dugu bihar euskal preso politikoak diren Oskar Barreras eta Dani Pastor eta preso politikoa den Juan Garcia Martinek (PCE(r)) baraua burutuko dutela.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak mota guztiko ekimen solidarioak burutzera deitzen du.

Gora Txikito

Amnistia osoa

Independentzia eta Sozialismoa

 

Image
Iñaki Bilbao gose greba mugagabean