Txikito Puerto-III-ko erizaindegian berriz ere


Txikito Gose ta komunikazio greba mugagabean Az, 2020/09/30 - 18:45 argitaratua

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak duela minutu gutxi jakin ahal izan duenez, Txikitok telefonoz deitu die hurbilekoei, egingo duen azken deia dela esanez.

Txikitok azaldu duenez, ospitalean egon zen bitartean, giltzurrunetarako botikak izan zitezkeen zerbait sartu ziotela zainetatik, eta ezin duela gehiago zehaztu. Senda-agiria eskatu du eta berehala eraman dute Puerto-III-ko, erizaindegira eta Dani Pastor euskal preso politikoarekin batera dago.

Giltzurrunetan min izugarria izan duela ere kontatu du Txikitok. Hala ere, gose eta komunikazio grebarekin jarraitzeko borondate irmoa agertu du. Zehazki, azkeneraino joateko borondatea adierazi du.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak Txikitoren aldeko herri ekimenak egiteko deia luzatzen du berriro.

Gora txikito

Amnistia osoa

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua - 2020-09-30
 

Image
Iñaki Bilbao gose greba mugagabean