Puerto-III-n duten euskal preso politikoa den Oskar Barreras-ek honako hau jakinarazi egin du Iñaki Bilbao, Txikitoren inguruan.
Baduela pare bat egun Puerto-III-ko Zuzendariak aditzera eman zuela bi egun barru-edo Txikito Ospitalera eraman behar zutela. Momentuz ez dute eraman baina epe motzean halaxe izango dela ematen du denak.
Honen aurrean, Txikitok borrokarekin aurrera jarraitzeko borondate irmoa erakutsi du berriz ere. Hain zuzen ere, ospitalera eramanez gero, ez duela ez seruma ezta sondarik onartuko ere. Ahal badu sonda kenduko duela adierazi du eta lotzen badute, eta Purto-III-ko erizaintza berriro eramatekotan, gose grebarekin jarraituko duela. Hau da, bai ospitalean zein erizaintzan gose eta komunikazio grebarekin jarraituko duela.
Alarma gorri guztiak piztuta egonda, dei berezi bat egiten du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak dauden mobilizazioekin aurrera jarraitzera eta ekimen berriak martxan jartzea.
Gora Txikito
Amnistia Osoa
Independentzia eta Sozialismoa
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua - 2020-10-08