Txikito arnasa hartzeko arazo larriekin ospitaleratua


Txikito gose eta egarri greba mugagabean Al, 2020/11/09 - 13:27 argitaratua

Hilaren 7ko bisitan, animo eta ideia argiekin, baina oso argal eta ahul ikusi bazuten, atzoko telefonozko deian ahultzea telefono linearen bitartez nabaritu ta sentitzen zela gogoratu behar dugu.

Gaur, azaroak 9 ospitaleratu dute. Ziur gaude, izan ere, Dani Pastor Euskal Preso Politikoak, Txikito gose ta komunikazio greban zegoenean haren berri ematen zigunak, horrela jakinarazi duelako.

Arnasa hartzeko dituen arazo larriak izan dira ospitaleratzearen arrazoia. Momentu horretan, gure nazio ta klasearen etsaien agintariek, epailearen aginduari jarraituz ospitalera eramateko unea zela uste izan dute: bizirik mantentzeko, beharrezkoa den guztia egin ezazue.

50 egunetan gose ta komunikazio greban egon ondoren,gaur Txikitok gose eta egarri greban 7 egun daramatzala egiaztatzen dugu; baita urteetan zehar jasan dituen gose ta egarri grebak, isolamendu gordina eta jipoi ugariak ere.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak martxan dauden ekimenak areagotzeko eta indartzeko deia egiten du, baita berriak ezartzeko ere!

Gora Txikito!!!

Amnistia Osoa!!!

Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzaren alde!!!

Amnistiaren Alde eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2020-11-09