Torturatzaileen aurrean kontzentrazioa


Larunbatean Bilbaína aurrean Az, 2019/11/27 - 15:19 argitaratua

Datorren larunbatean, hilak 30, torturatzaileek hitza hartuko dute La Bilbaínan, Esteban de Garibay elkarte faxistaren eskutik. Elkarte honek “¿Hemos acabado con ETA?” (“ETArekin bukatu al dugu?”) hitzaldia antolatu du, eta hizlari moduan honakoak gonbidatu ditu:

-Enrique López López: Espainiak Audientzia Nazionaleko epaile ohia. Hainbat epai idatzi ditu torturapean lortutako deklarazioak aintzat hartuz. Epaiketak lotan edo bideojokoetan ematen zituen epaiak idatzi aurretik. Espainiako Auzitegi Gorenak bere epaiak zuzendu izan ditu epaile honek epaituak kondenatzeko idatzitako lardaskeriengatik. Gaur egun Madrileko Erkidegoko Justizia eta Barne Kontseilaria da.

-Manuel Sánchez Corbí: Guardia Zibileko Koronela da. 1997an 12 urte eta erdiko zigorra ezarri zioten 1992an Kepa Urra torturatzeagatik, baina katrtzelan sartu aurretik PPren Gobernuak indultatu eginn zuen. Kepa Urra tortutratu zuenean Tenientea zen Sánchez Corbí, eta ordutik karguetan igotzen joan da Koronela izan arte. Bere aita eta bere aitona ere Guardia Zibilak ziren.

-Joseba Arregi: Gobernu Baskongadoko Kultur Sailburua izan zen, baita Gobernu horren bozeramailea Ajuria Eneako Paktuaren garaietan. Agerikoa denez, gaur, orduan bezala, torturatzaileen zuritze lanetan dihardu faxistekin batera horrelako ekitaldietan parte hartuz.

Hitzaldi hau dela eta, kontzentrazioa burutuko dugu datorren larunbatean, 11:30etik aurrera, La Bilbaína aurrean (Nafarroa kalea 1, Arriagako zubiaren ondoan), “Faxismoaren aurrean, torturatzaileak alde hemendik” lelopean.

Euskal Herria, 2019ko azaroaren 27a.

Amninstiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Kartela