Talkaren desalojoaren aurrean


Argazkia: Hala Bedi Or, 2020/05/08 - 23:15 argitaratua

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi nahi dio Gasteizko Talka gune autogestionatu feministari eta, bide batez, gune hau desalojatzeko zipaioek eta Adolfo Dominguez enpresa multinazionalaren arteko elkarlana salatzen du.

Martxotik salatu izan dugu osasun-larrialdiaren aitzakiapean benetan ezartzen ari zirena salbuespen egoera bat zela. Era honetan, jendea konfinatuta eta bere eskubide politiko guztiak urratuak mantentzen dute.

Salbuespen egoera honen baitan, kolore guztietako poliziek eta baita armada okupatzailek ere Euskal Herriko kaleak hartu dituzte. Herriaren mugimendu oro kriminalizatzearekin batera, natural bihurtu dute esplizituki baimenduta ez dagoen guztia debekatuta dagoela ulertutzat ematea. Gizartea ofentsiba kapitalista eta inperialista berri baterako prestatzen ari dira, eta herri mugimenduaren anulazioa bilatzen dute. Langileen proletarizazio fase gordinean sartu gaituzte jada, nazio zapalduen asimilazio prozesua azeleratu dute, eta errepresioaren aurrean antola daitezkeen erantzunak ahalik eta gehien baldintzatzea bilatzen ari dira.

Gaurko desalojoa burgesia eta bere txakur armatuen arteko harreman banaezinaren beste adibide bat baino ez da. Sistema honen oinarria gutxi batzuen etekinen alde gehiengoa miserian hondoratzean datza. Garai are gogorragoak datoz, borroka dinamikak indartzeko garaiak datoz.

Euskal Herria, 2020ko maiatzaren 8a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.