Senideei gonbidapena errepresaliatuen argazkiak larunbateko manifestaziora eraman ditzaten

Al, 2018/08/20 - 17:39 argitaratua

Datorren larunbatean, abuztuak 25, manifestazioa burutuko dugu Bilboko Aste Nagusian 'Gudariak direlako amnistia osoa!' lelopean (Ikusi).

Beste batzuetan egin bezala, errepresaliatu politikoen argazkiak eramateko gonbidapena egin nahi diegu haien senide eta hurkoei, gure etsaiek haien izenak eta aurpegiak gure oroimenetik ezabatu nahi dituzten arren, gudarien existentzia agerian uzten jarraituko dugulako.

Euskal Herria, 2018ko abuztuaren 25a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.