Saioa Sanchez Soto del Realetik Brievara lekualdatu dute

Og, 2018/06/14 - 15:09 argitaratua

Saioa Sanchez Berangoko preso politikoa Soto del Realeko kartzelatik (382 km) Brievakora (435 km) lekualdatu dute gaur. Apirilaren 18an Frantziako Estatuak Saioa Espainiaren esku utzi zuen aldi baterako, Audientzia Nazionalean Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxebarriarekin batera epaitua izan zedin.

Ekainaren 6an burutu zuten Iñigo eta Beari torturaren bidez lapurtutako deklarazioetan oinarrituta dagoen epaiketa eta fiskalak 15 urteko espetxe zigorraren eskaera mantendu zuen hiruretako bakoitzarentzat.

Saioa Sanchez 2007 abendutik dago kartzelan eta Versailles, Fleury, Poitiers-Vivonne, Nantes, Roanne, Estremera, Rennes, Soto del Real eta Brievako kartzeletatik igaro da. Hauxe da Brievako kartzelako helbidea:

Saioa Sanchez Iturregi

Centro Penitenciario Ávila

Ctra, de Vicolozano

05194 Brieva (Ávila)

Euskal Herria, 2018ko ekainaren 14a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.