Sabin Etxeko mobilizazioan irakurritako testua

Originala eta euskaraz La, 2020/06/13 - 15:03 argitaratua

Originala:

Eskerrik asko Patxi! Eskerrik asko herri hau esnatzeagatik, bizirik gaudela erakusteagatik, belaunaldien arteko lotura eta haria mantentzen laguntzeagatik. Eskerrik asko Patxi! Eskerrik asko zapalkuntzarik gordinenaren aurrean zutik eta harro irautea posiblea dela hain ozen oihukatzeagatik, borroka egitea merezi duela erakusteagatik, errepresioaren benetako aurpegia mundu guztiaren begi bistan jartzeagatik, hainbeste maskara kentzeagatik.

Patxi Ruizen borrokak Euskal Herria astindu du, eta batez ere kartzelaren gordintasuna agerian uzteko baliogarria izan da. Espainiar eta frantziar kartzeletan tortura kronikoa aplikatzen zaie presoei eta, askotan, tortura zuzena ere bai. Harresien barnealdean opakotasuna da nagusi eta kartzelariak (medikuak ere bai, kasu honetan ikusi dugun moduan) zigorgabetasunez aritzen dira presoei tratu txarrak emateko orduan.

Las galerías de aislamiento, los primeros grados, los Ficheros de Internos de Especial Seguimiento, los módulos de respeto para chantajear a los presos y las presas y toda la estructura de la cárcel son herramientas de tortura para romper el ser y la voluntad de las personas, y tienen responsables políticos. Precisamente esos responsables políticos son los que a diario, desde que Patxi inició la huelga de hambre y sed, han estado justificando las atrocidades de la cárcel, desprestigiando a Patxi para que todo valga en su contra, atacando y poniendo en el punto de mira al Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión y al resto de organizaciones y asambleas que a lo largo de Euskal Herria, y también de fuera, nos han ayudado a visibilizar la protesta de Patxi.

Kartzeletatik heldutako elkartasuna ere Patxiri babesa helarazteko ezinbestekoa izan da. Preso batzuek hilabete oso bat eman dute ziegan itxita, horrek dakartzan ondorioekin. Protesta gogorrak izan dira hauek, Patxiren egoerak estalita utzi dituenak. Gose grebak, itxialdiak, barauak, janari erretiluei ukoak eta kartzeletako zuzendariei gutun bidalketak egin dituzte. Guztira Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren inguruko, EPPK-ko eta GRAPO zein PCEr-ko 21 presok parte hartu dute Patxiren aldeko dinamika hauetan.

Hemen ez da ezer bukatzen, kartzeletako baldintzak berberak izaten jarraitzen dutelako. Aterabideak soilik ikuspegi humanitario batetik planteatzeak ez du inoiz arazoaren iturburua konponduko. Amnistiaren aldarrikapena da errepresaliatuen borroka edukiz betetzen duena. Ezinbestekoa tresna aterabidea politikoa eta bidezkoa izan dadin. Independentzia eta sozialismoa! Gora Patxi!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Euskaraz:

Eskerrik asko Patxi! Eskerrik asko herri hau esnatzeagatik, bizirik gaudela erakusteagatik, belaunaldien arteko lotura eta haria mantentzen laguntzeagatik. Eskerrik asko Patxi! Eskerrik asko zapalkuntzarik gordinenaren aurrean zutik eta harro irautea posiblea dela hain ozen oihukatzeagatik, borroka egitea merezi duela erakusteagatik, errepresioaren benetako aurpegia mundu guztiaren begi bistan jartzeagatik, hainbeste maskara kentzeagatik.

Patxi Ruizen borrokak Euskal Herria astindu du, eta batez ere kartzelaren gordintasuna agerian uzteko baliogarria izan da. Espainiar eta frantziar kartzeletan tortura kronikoa aplikatzen zaie presoei eta, askotan, tortura zuzena ere bai. Harresien barnealdean opakotasuna da nagusi eta kartzelariak (medikuak ere bai, kasu honetan ikusi dugun moduan) zigorgabetasunez aritzen dira presoei tratu txarrak emateko orduan.

Isolamendu galeriak, lehenengo graduak, FIES fitxategiak, presoei xantaia egiteko errespetu-moduluak eta kartzelaren egitura osoa pertsonen izaera eta borondatea hausteko tortura bitartekoak dira, eta arduradun politikoak dituzte. Hain zuzen ere arduradun politiko hauek dira egunero, Patxik gose greba hasi zuenetik, kartzelaren bihozgabekeriak justifikatzen aritu direnak, Patxiri aipua kenduz bere aurka denak balio dezan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari eta Patxiren egoera Euskal Herrian zehar, eta baita kanpoan ere, azalerazten lagundu diguten gainontzeko antolakunde eta asanbladei eraso egiten eta jo-puntuan jartzen ibili direnak.

Image
Image