Patxiren Ruiz: larunbateko partea (2020-05-16)

La, 2020/05/16 - 20:29 argitaratua

Seigarren eguna betetzear da Patxi Ruiz euskal preso politikoa gose eta egarri greban. Medikuei dagokienez berri bat dago: atzo, bosgarren eguneko azken orduan, medikuak Patxi artatu zuen, baita gaur goizean ere. Konfiantzako medikuek, ordea, ezin izan dute oraindik berarekin hitz egin.

Horretaz gain, Patxiren bi hurko kartzelaraino joan dira, Campos del Río herriraino, Txantreatik 736 kilometrora. Goizean bisita egiten saiatu dira eta ez diete utzi, baina arratsaldean Patxirekin egon ahal izan dira. Kartzelatik irtetean Guardia Zibila zeukaten zain eta konfinamendua apurtzeagatik isuna jarriko dietela esan diete.

Azpimarragarria da Murcia II-ko kartzela berean Mikel San Sebastian preso politiko lesakarrak gose greba mugagabeari ekin diola gaur, Patxirekin elkartasunean.

Patxiren osasun egoerari dagokionez, 10,5 kg galdu ditu greba hasi zuenetik, tentsioa orekatuta dauka eta giltzurrunetako min handia daukala esan die bere hurkoei, baina borrokarekin aurrera jarraituko duela baieztatu die.

Egoera benetan larrian aurkitzen da Patxi eta, atzo esan bezala, Jesus Hernandez kartzelako zuzendaria da arduradunetako bat. Berarekin batera PSOE eta Podemosen Gobernua, eta baita ere Gobernu hau erraztu edota euren bulegoen erosotasunetik herri erantzuna kritikatzen duten guztiak. Patxi hiltzen den bitartean besoak gurutzatuta geldituko garela uste badute oker dabiltza, eta borrokarako deia egiten dugu berriz ere.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba), Mikel San Sebastianek kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (maiatzaren 15era arte, Murtzia II).

Maiatzaren 16tik: Mikel San Sebastian (Murcia II) gose greba mugagabean.

Kalean:

Maiatzaren 12tik: hiru pertsona ezkerraldean gose greban (laugarren batek greba utzi du gaur osasun arazoak direla-eta).

Maiatzaren 14tik: lau pertsona gose greban Ondarroako Udaletxeko areto nagusian.

Maiatzaren 15etik: zortzi pertsona gose greban Ondarroako beste lokal batean.

Maiatzaren 15ean: Bilboko lokal batean sei pertsonak 48 orduko baraualdia hasi zuten.

Maiatzaren 15etik: Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan.

Maiatzaren 15ean: Ezkerraldeko gose grebalariekin batera, beste bi pertsona sartu ziren asteburuan 48 orduko baraualdia egiteko.

Biharko mobilizazioak (batzuk falta dira oraindik)

Bihar, maiatzak 17

  • Lekunberri: 12:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patata inguratzera. Kontzentrazioa.

  • Astrabudua: 20:30ean Josu Murueta Plaza. Kontzentrazioa.

  • Zaldibia: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Zarautz: 20:00etan Munoan. Kontzentrazio ibiltaria.

  • Txantrea: 20:15ean Sabikas Plaza. Manifestazioa.

Maiatzak 18

  • Baiona: 18:30ean Herriko Etxe Aintzinean.

Euskal Herria, 2020ko maiatzaren 16a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.