Patxiren partea (larunbata, 2020-05-30)

La, 2020/05/30 - 18:09 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 20. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta.

Ohikoa baino lehenago argitaratzen dugu oharra arratsaldeko manifestazioetan egoteko asmoz. Momentuz ez dago ezer berririk Patxiren inguruan. Amari eta lagun bati deitu die baina ez dago ezer aipagarririk. Azken orduko informazio garrantzitsurik balego, beste ohar baten bidez jakinaraziko dugu. Momentuz, bere aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.

Bide batez, gaurko parte hau aprobetxatu nahi dugu komunikabideetan oihartzun nahikoa izan ez duen albiste bat azpimarratzeko. Atzo publiko egin zen Pello Alcantarilla euskal preso politiko ohiak Diego Perez de los Cobos Guardia Zibilaren Koronela telebistan ezagutu duela eta bera 2004an Tres Cantoseko kuartelean torturatzen zuten bitartean, De los Cobos presente zegoela deklaratu zuen.

Azken egunotan salatu izan dugun moduan, errepresioak sistema oso baten antolakuntza behar du. Botere polizialak, juridikoak, mediatikoak eta politikoak bat egiten dute, kasu honetan bezala, tortura sustatu, babestu eta torturatzaileak saritzeko. Gure elkartasuna Pellorekin eta torturak pairatu dituzten guztiekin.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.

Maiatzaren 19tik: Almeriako kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 30etik: Andoni Goikoetxea 24 orduko baraua egiten ari da gaur Dueñas-Palentziako kartzelan. Aldi berean txapeo mugagabeari ekin dio.

Kalean:

Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.

Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote.

Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanbladak txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.

Maiatza 24tik: Urruñan 5 gaztek 24 orduko barauak txandakatuko dituzte euren artean, bost egunez.

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Maiatzaren 28tik: bi pertsonak ekin zioten gose grebari Val di Susa herrian, Italian.

Maiatzaren 29a: kanpaldia hasi dute Altsasun, eta 24 orduko baraua barnebiltzen du. Ekimen hau maiatzaren 19an hasitakoari batzen zaio. 43 pertsona batu dira kanpaldi eta baraura.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Hernani: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Ostegunero

  • Durango: 20:00etan Ezkurdian. Kontzentrazioa.

Gaur, maiatzak 30, MOBILIZAZIO EGUN NAZIONALA

Goizean mobilizazioak herri eta eskualdeetan.

  • Legutio: 12:30etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Portugalete: 12:00etatik 13:00etara Udaletxe aurrean. Kontzentrazioa.

  • Atarrabia: 13:00etan Udaletxe Plazan. Kontzentrazioa.

  • Lekeitio: 10:30ean Arropain aparkalekutik. Eskualdeko kotxe-karabana.

  • Lekeitio: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Ondarroa: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Amurrio: 13:00etan Herriko Plazan. Kontzentrazioa.

  • Iruñea: 13:00etan Udaletxe Plaza. Kontzentrazioa.

  • Urruña: 19:30ean. Kontzentrazioa.

  • Irun: 13:00etan San Juan Plazan.

Arratsaldean manifestazioak hiriburuetan.

  • Baiona: 17:00etan Saint André Plaza.

  • Iruñea: 20:00etan Gaztelu Plazatik.

  • Gasteiz: 19:00etan Andra Mari Zuriaren Plazatik.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarretik.

  • Bilbo: 19:00etan Eliptikatik.

Maiatzak 31

  • Iruñea: 12:00etan Euskara Plaza. Manifestazioa.

  • Legazpi: 19:30ean Plazan. Kontzentrazioa.

Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 30a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.