Patxiren partea (igandea, 2020-05-31)

Ig, 2020/05/31 - 17:40 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 21. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta.

Lagun bati deitu dio gaur, eta fisikoki gero eta ahulago dagoen arren, gose grebarekin aurrera jarraitzeko erabakigarritasuna erakutsi du. Hala eta guztiz ere Patxi lasai agertu da.

Lizarrako Pikutara taldeak egindako salaketara batu behar gara gaurkoan. Atzo, Guardia Zibilak Patxiren aldeko Iruñeko manifestaziora Lizarratik zihoazen hiru auto jarraitu eta autobide erdian beraientzako prestatutako kontrol berezia ezarri zuten. Beste inor ez zuten gelditu.

Guardia zibilek autoetan zihoazen gazteak mehatxatu eta iraindu zituzten eta fusilekin beldurtzen saiatu ziren. Haien sakelako telefonoak manipulatu zituzten. Gazte hauetako bat gainontzekoengandik banatu eta galdeketa egin zioten. Era berean Patxi Ruizen aurkako irainak bota zituzten: “putaseme bat da”, “noiz hilko da?” eta antzekoak esan zituzten guardia zibilek. Ostegunean Patxiren alde Lizarran deitutako mobilizazioa debekatu zuten.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak gazte hauen aurkako jazarpena salatu nahi du, haiei elkartasuna adierazi eta azpimarratu nahi du Patxi kartzelan dagoela, beste gauza batzuen artean, horrelako gertakari eta gehiegikerien aurka borrokatzeagatik.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 30etik: Andoni Goikoetxea 24 orduko baraua egiten ari da gaur Dueñas-Palentziako kartzelan. Aldi berean txapeo mugagabeari ekin dio. Kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten dio maiatzaren 31tik.

Ostegunero: Juan Garcia Martin PCEr-ko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio.

Kalean:

Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte. Maiatzaren 28an amaiera eman zioten dinamika honi.

Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote. Maiatzaren 29an eman zioten amaiera dinamikari 43 pertsonak parte hartu zuten 24 orduko kanpaldi-barau batekin.

Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanbladak txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean. Maiatzaren 29an eman zioten amaiera.

Maiatza 24tik: Urruñan 5 gaztek 24 orduko barauak txandakatuko dituzte euren artean, bost egunez. Atzo eman zioten amaiera ekimen honi.

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Maiatzaren 28tik: bi pertsonak ekin zioten gose grebari Val di Susa herrian, Italian.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa (Kontzentrazio ezberdinen bat iragartzen ez denean).

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Ostegunero

  • Durango: 20:00etan Ezkurdian. Kontzentrazioa.

Gaur, maiatzak 31

  • Iruñea: 12:00etan Euskara Plaza. Manifestazioa.

  • Legazpi: 19:30ean Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 13:00etan Gudarien Plazan. Kontzentrazioa.

Bihar, ekainak 1

  • Bilbo: 20:0etan Etxebarrieta Anaien Plazan. Kontzentrazioa.

  • Iruñea: 20:00etan Udaletxe Plazan. Kontzentrazioa.

Asteartean, ekainak 2

  • Bartzelona: 20:00etan Plaça Virrei Amat, Nou Barris. Kontzentrazioa.

  • Bilbo: 20:0etan Etxebarrieta Anaien Plazan. Kontzentrazioa.

Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 31.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.