Patxiren partea (igandea, 2020-05-24)

Ig, 2020/05/24 - 20:44 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 14. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabietan egindako egarri greba batzen zaizkio. Bere egoeran ez dago aldaketa azpimarragarririk. Berrogeialdian jarraitzen du erizaindegian eta gose grebarekin aurrera jarraitzen du.

Ezinbestean salatu behar duguna atzo Iruñean Polizia Espainolak manifestariak eraso egin izana da. Faxista batek hasitako liskarra aitzakiatzat hartuta Patxiren egoeragatik manifestatzen ari zirenak kolpatu zituen eta pertsona bat atxilotu zuen.

Polizia berriz ere sistemaren interesen aurka manifestatzen direnen kontra. Gogora dezagun horren aurka borroka egiteagatik ere dagoela Patxi kartzelan, eta borroka horrek ematen diola preso politikoaren izaera.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek. Gaur Itziarren txanda izan da.

Maiatzaren 19tik: Almeriako kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 23tik aurrera: Mikel San Sebastian bost eguneko gose greba burutzen ari da Murcia II-ko kartzelan. Bigarren eguna egin du gaur.

Bihar: Iñigo Zapirainek kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egingo dio, Madrid VI-Aranajuezeko kartzelan.

Kalean:

Maiatzaren 15etik: Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan.

Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.

Maiatzaren 19tik: Venezuelan dagoen Asier Guridi errefuxiatu politikoak Aragua, Miranda eta Distrito Capital estatuak zeharkatuko ditu oinez Caracasen dagoen Espainiako enbaxadaraino, Patxiren egoera salatzeko. Caracasera iritsi zen eta Espainiako Enbaxadan idazki bat eman zuen Patxiren alde.

Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote. Hirugarren pertsona bat maiatzaren 21etik (seigarren eguna betetzen ari dira).

Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote. Bost lagun daude orain.

Maiatzaren 20tik Araban

Elkartasun baraualdiaren eguneraketa: Dinamika horri amaiera eman diote. Argitaratutako agirian berriz kaleko dinamiketara batuko direla esan dute. 69 gaztek hartu dute parte.

Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanbladak txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.

Maiatzaren 21etik: Etxarriar batek gose grebari ekin dio Mexikon.

Maiatzaren 21etik: Igandera arte zazpi pertsonak gose grebari ekin zioten Elizondon.

Maiatzaren 22an: Erlaitzeko zazpi kidek 48 orduko baraualdiari ekin diote Irunen. Amaiera eman diote gaur baraualdiari.

Maiatzaren 22tik: 21:00etan 48 orduko baraualdiari ekin zioten hainbat lagunek Burlatan. Gaur emango dute bukatutzat.

Maiatza 24tik: Urruñan 5 gaztek 24 orduko barauak txandakako dituzte euren artean, bost egunez.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Hernani: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Durango: 20:00 Santanan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

  • *Ondarroa: astelehen, asteazken eta ostiralean, 20:00etan Alamedan

Bihar, maiatzak 25

  • Bilbo: 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik. Manifestazioa.

Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 24a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.