Patxiren partea (astelehena, 2020-06-01)

Al, 2020/06/01 - 18:32 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 22. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Berri aipagarririk ez dago bere egoeraren inguruan baina, jakina, egunak pasa ahala Patxiren osasuna andeatzen joaten da.

Patxiren egoera larria dela-eta, beste preso batzuen borrokaldiak ezkutuan gelditu dira. Denak dira oso garrantzitsuak Espetxe-Erakundeei Patxi bakarrik ez dagoela erakusteko orduan. Borroka hauek luzatzen diren heinean, presoentzako ondorioak nabarmenagoak dira. Janari erretiluari uko egiteak, presoek jan arren, haien elikaduran ondorioak ditu, barauek bezalaxe. Txapeoei erreferentzia egiten badiegu, presoa ia guztiz isolatuta gelditzen da, batzuetan telefonoz ere deitu ahal izan gabe. Haietako batzuek ia hiru aste daramatzate egoera gogor horretan.

Kalean, bitartean, Patxiren egoera salatzen eta arduradunak seinalatzen jarraituko dugu. Seinalatuko ditugu erabakiak hartzen dituztenak, baina baita Patxi eta preso politikoen aurkako gehiegikeriak eta torturak justifikatzeko diskurtsoak egiten dituztenak ere. Patxi borrokan, herria ere bai!

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 30etik: Andoni Goikoetxea 24 orduko baraua egiten ari da gaur Dueñas-Palentziako kartzelan. Aldi berean txapeo mugagabeari ekin dio. Kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten dio maiatzaren 31tik.

Ostegunero: Juan Garcia Martin PCEr-ko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio.

Kalean:

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Maiatzaren 28tik: bi pertsonak ekin zioten gose grebari Val di Susa herrian, Italian.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa (Kontzentrazio ezberdinen bat iragartzen ez denean).

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Ostegunero

  • Durango: 20:00etan Ezkurdian. Kontzentrazioa.

Gaur, ekainak 1

  • Bilbo: 20:00etan Etxebarrieta Anaien Plazan. Kontzentrazioa.

  • Iruñea: 20:00etan Udaletxe Plazan. Kontzentrazioa.

Bihar, ekainak 2

  • Bartzelona: 20:00etan Plaça Virrei Amat, Nou Barris. Kontzentrazioa.

  • Bilbo: 20:00etan Etxebarrieta Anaien Plazan. Kontzentrazioa.

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

Ekainak 4

  • Bilbo: 20:00etan PSOEren egoitzaren aurrean (Alameda Rekalde 27)

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

Ekainak 5

  • Baiona: 18:30ean Herriko Etxearen aitzinean. Kontzentrazioa.

  • Maule: 18:30ean Gurutze Xurian. Kontzentrazioa.

Ekainak 6

  • Basauriko kartzelaren aurrean: 13:00etan. Kontzentrazioa.

Ekainak 7

  • Ondarroa: 13:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

Euskal Herrian, 2020ko ekainaren 1ean.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.