Patxiren partea (astelehena, 2020-05-25)

Al, 2020/05/25 - 17:23 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 15. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabietan egindako egarri greba batzen zaizkio. Atzo bezala, gaur ere ez dago aldaketa azpimarragarririk bere egoeran. Berrogeialdian jarraitzen du erizaindegian eta gose grebarekin aurrera jarraitzen du.

Bestetik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi nahi dio Julen Atxurrari eta bere familiari, Puerto I-eko kartzelan burmuinean jario bat pairatu zuela informatu duten egun honetan. Beste eskaera batzuen artean, preso erien askatasuna eskatzeagatik mehatxatu zuten Patxi Ruiz Murcia II-ko kartzelan. Beti egin izan dugun moduan, gu ere batzen gara aldarrikapen horretara.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek. Gaur Saioaren txanda izan da.

Maiatzaren 19tik: Almeriako kartzelak banatzen duen erretiluari uko egiten diote Alberto Viedmak eta Iñaki Krutxagak.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 23tik aurrera: Mikel San Sebastian bost eguneko gose greba burutzen ari da Murcia II-ko kartzelan. Hirugarren eguna da gaur.

Maiatzaren 25an: Iñigo Zapirain kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio gaurkoan, Madrid VI-Aranajuezeko kartzelan.

Kalean:

Maiatzaren 15etik: Deustuko Armada Gorriko kideek 24 orduko txandakako baraualdia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezberdin sartuko dira txandan. 1O egun eta gero gaur eman diote amaiera dinamikari.Patxiren alde borrokan jarraitzeko deia egin dute.

Maiatzaren 18tik: Ondarroan, txandakako gose grebari ekin diote. 48 orduko txandak dira eta guztira 15 pertsonak hartuko dute parte.

Maiatzaren 19tik: Etxarrin 2 pertsonak gose grebari ekin diote. Hirugarren pertsona bat maiatzaren 21etik (zazpigarren eguna betetzen ari dira).

Maiatzaren 19tik: Altsasun 48 orduko txandakako gose grebari ekin diote. Bost lagun daude orain.

Maiatzaren 20tik: Etxarriko Gazte Asanbladak txandakako 48 orduko barauak egingo ditu, bi pertsona txanda bakoitzean.

Maiatzaren 21etik: Etxarriar batek gose grebari ekin dio Mexikon.

Maiatza 24tik: Urruñan 5 gaztek 24 orduko barauak txandakako dituzte euren artean, bost egunez.

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Hernani: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Durango: 20:00 Santanan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Gaur, maiatzak 25

  • Bilbo: 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik. Manifestazioa.

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan.

Bihar, maiatzak 26

  • Bilbo: 20:00etan Arriaga plazatik. Manifestazioa.

  • Hondarribia: 19:00etan San Pedro kalean.

  • Ordizia: 20:00etan Plaza Naguzian.

  • Vilanova i la Geltrú (Catalunya): 20:00etan

Maiatzak 27:

  • Bilbo: 20:00etan Santiago plazatik. Manifestazioa.

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan.

Maiatzak 28

  • Bilbo: 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik. Manifestazioa.

Maiatzak 29

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan.

Euskal Herrian, 2020ko maiatzaren 25a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.