Patxiren partea (asteazkena, 2020-06-03)

Az, 2020/06/03 - 17:30 argitaratua

Gaurkoan Patxik bere 24. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Atzo egindako azterketa medikuaren arabera, bere parametro bitalak egonkortuta daude. Hala ere, 1,8o metroko altuera izanik 59,6 kilo pisatu zuen atzo.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduarentzat sumingarria da paretetako pintaketengatik kexu direnen baina presoen egoeraren aurrean eduki minimo bat daukan ezer esaten ez dutenen jarrera. Politikari profesionalek esaten digute zer den garrantzitsua eta zer ez, eta horretarako haien komunikabideak erabiltzen dituzte.

Higuingarriak dira errepresioaren monopolioa behin eta berriz erabiltzen dutenen hitz arranditsuak: biolentzia leporatzen digute kartzelen bitartez urtero hamarnaka pertsona erailtzen dituztenek. Bakeaz hitz egiten digute besteak zapalduta bakean bizi direnek. Ideiak defendatzeko modu baketsuez hitz egiten digute haien egoitzak pintatu ezean hiltzear dagoen preso bati buruz ezertxo ere esaten ez dutenak. Arduraz hitz egiten digute Patxi eta gainontzeko presoei etengabeko tortura aplikatzen dietenek.

Guk ere arduraz hitz egiten dugu: egoera honen gainean Jesus Hernandez Murtzia II-ko Zuzendariak, Angel Luis Ortiz Espetxe Erakundetako Idazkari Nagusiak, PSOEk, Podemosek eta PNVk daukatena. Eta EH Bildu ez da presoen egoeraren arduradun zuzena, baina bai herri erantzuna baldintzatzeaz eta erasotzeaz.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Patxiren alde mobilizatzen eta dinamikak bultzatzeko deia egiten dio Euskal Herriari.

Patxirekin elkartasuna adierazteko martxan dauden dinamikei dagokienez, honako hauek dira:

Kartzelan:

Maiatzaren 12tik: Ibai Aginaga txapeoan (Sevilla II); Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok kartzelak ematen duen janariaren erretiluari uko eginez (Puerto III).

Maiatzaren 14tik: Jon Kepa Preciado txapeoan (Kordoba).

Maiatzaren 18tik: Irantzu Gallastegi kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten hasi zaio Huelvako kartzelan.

Maiatzaren 18tik: Iñaki Etxeberriak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten ari zaio, Topaseko (Salamanca) kartzelan.

Maiatzaren 19tik: Orkatz Gallastegik (Castelló I) tartekako barauak egiteari ekin dio, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

Maiatzaren 19tik aurrera: Renneseko kartzelan dauden Itziar Morenok eta Saioa Sanchezek kartzelak ematen duen janariari uko egingo diote, egun bakoitzean haietako batek.

Maiatzaren 22tik: Lola Lopezek txapeoa hasi du Brievako kartzelan. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

Maiatzaren 30etik: Andoni Goikoetxea 24 orduko baraua egiten ari da gaur Dueñas-Palentziako kartzelan. Aldi berean txapeo mugagabeari ekin dio. Kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten dio maiatzaren 31tik.

Ostegunero: Juan Garcia Martin PCEr-ko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio.

Ostiralero: Israel Torralba GRAPOko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio.

Kalean:

Maiatzaren 24tik: Txantrean 24 orduko txandakako barau/itxialdi dinamika iraunkorra jarri zuten martxan.

Ekainaren 1ean: 3 gazte Mendillorriko elizan sartu eta bertan itxi dira 48 orduko baraua egiteko. Gaur bukatuko dute.

Hurrengo mobilizazioak:

Egunero

  • Urruña: 19:30etan biribilgunean. Elkarretaratzea.

  • Donostia: 20:15ean Bulebarrean. Kontzentrazioa eta giza-katea.

  • Mutriku: 20:00etan Errotondan. Kontzentrazioa.

  • Etxarri: 20:00etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa (Kontzentrazio ezberdinen bat iragartzen ez denean).

  • Algorta: 20:00etan Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

  • Erromo: 21:30ean Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

  • Zornotza: 20:00etan Patatan. Kontzentrazioa.

  • Baiona: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsasu: 20:00etan Plazan.

  • Lekeitio: 20:00etan Abadeen Moila.

Ostegunero

  • Durango: 20:00etan Ezkurdian. Kontzentrazioa.

Gaur, ekainak 3

  • Irun: 20:00etan San Juan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Iruñea: 20:00etan Udaletxe Plazan. Kontzentrazioa.

  • Hernani. 20:30ean Gudarien Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango, Oikosa eta Kurtzeko zubietan: 19:45ean kedada Oikosan. Kontzentrazioak.

  • Mendillorri: 17:30 Elizan.

Bihar, ekainak 4

  • Bilbo: 20:00etan PSOEren egoitzaren aurrean (Alameda Rekalde 27)

  • Ondarroa: 20:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

  • Iruñea: 20:00etan Amnistiaren Txokoan, Erloju Laranja (Txantrea). Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan Gudarien Enparantzan. Kontzentrazioa.

Ekainak 5

  • Baiona: 18:30ean Herriko Etxearen aitzinean. Kontzentrazioa.

  • Maule: 18:30ean Gurutze Xurian. Kontzentrazioa.

  • Burlata: 20:00etan Askas Plazan. Kontzentrazioa.

  • Deustu: 19:00etan San Pedro Plazan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 20:00etan. Patxirekin elkartasun poteoa, ura edanez eta tabernetatik informazioa banatuz.

  • Tolosa: 20:00etan Triangelutik. Manifestazioa.

  • Elgoibar: 19:30ean Kalegoen Plazan. Kontzentrazioa.

Ekainak 6

  • Basauriko kartzelaren aurrean: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Donostia: 20:15ean Buletik. Manifestazioa.

  • Berango: 10:00etan kotxe-karabana Millatik Basauriko kartzelaraino.

  • Derry eta Dublin (Irlanda): Kontzentrazioak.

Ekainak 7

  • Ondarroa: 13:00etan Alamedan. Kontzentrazioa.

  • Berango: 13:00etan Gudarien Enparantzan. Kontzentrazioa.

Euskal Herrian, 2020ko ekainaren 3an.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.